Galderaren bat al duzu?
Hemen aurkituko dituzu zalantza ohikoenetako batzuk, baita dagozkien erantzunak ere, ea lagunduko dizuten.
Gasaren laguntza zerbitzuarekin, 24 ordu baino gutxiagoan artatuko ditugu gas-instalazio, galdara edo berogailu eta berokuntzarekin lotutako matxurak, erradiadoreak barne. Gainera, edozein matxura izanez gero, 3 orduko eskulanari dagokion deskontua, 50 € materialetan eta doako joan-etorria izango duzu.
3.1 edo 3.2 gas-hornidura duten, 70 kW baino gutxiagoko galdara duten eta Curenergía-ekin gas-kontratua duten bizilekuko bezero guztiak.
Zerbitzua 900 100 309 telefonora deituta kontrata dezakezu edo, nahiago baduzu, hurbilen duzun arreta-puntura hurbilduta.
Zerbitzuak bi urteko iraupena du etaautomatikoki luzatuko da elkarren segidako bi urteko epealditan, bezeroak epealdi bakoitza amaitu baino hamabost (15) Egun lehenago aurkakorik adierazi ezean.
Matxura baten konponketa gure aplikaziotik eska dezakezu asteko 7 egunetan eta eguneko 24 ordutan 900 100 309 telefonora deituta. 24 ordu baino gutxiagoan, teknikari bat joango da zure etxera matxura konpontzeko.
Gogoraratzen dizugu zerbitzu honek ez duela barne hartzen mantentze-zerbitzuaren berrikusketa, baina hori barne hartzen duen zerbitzu bat nahi baduzu. Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduaren arabera (EITE), aparatuaren erabiltzailea arduratu behar da instalazioa behar bezala mantentzeaz eta, bi urtean behin, 70 kW-erainoko gas-aparatuak berrikusteaz. Aparatu hauek etxebizitza-instalazioetan orokorrean erabiltzen direnak dira. Gasaren mantentze-zerbitzuaren paketearekin ez zara zertan kezkatu; izan ere, guk deituko dizugu mantentze-zerbitzuaren berrikusketa egiteko.