Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure sarbidea errazteko eta pertsonalizatzeko, zure nabigazioa aztertzeko eta zure intereseko publizitate eta iragarkiak erakusteko.

Nabigatzen jarraitzeko, COOKIEEN POLITIKA ONARTU behar duzu.Informazio gehiago.

  • Logarse
  • Kontaktua
  • Euskara Zabaldu hizkuntza Zabaldu hizkuntza
    • Castellano
    • English
Home Home
  • BEZEROAREN EREMUA
    SARTU edo ERREGISTRATU
  • Argia
    • Kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioak
    • Bidesariak
  • Gizarte Bonua
  • Gasa
    • Azken baliabideko gas tarifa
    • Ultimo Recurso Gas Comunidades
    • Gas-kontadorearen irakurketa
    • Zerbitzuak
    • Gasa bidesariak
  • INTERESATZEN ZAIZU
    • Gaktura
    • Nola ordaindu nire fakturak
    • Instalazio elektrikoa
    • Gas instalazioa
    • Elektrizitate alta
    • Gasa alta
    • Lurralde gehigarriak
  • AUTOEKOIZLEEN ORDEZKARITZA
  •  
  •  INTERESATZEN ZAIZU   
  •  Instalazio elektrikoa 

Instalazio elektrikoa - Curenergía Comercializador de Último Recurso

INSTALAZIO ELEMENTUAK

Iberdrolak instalazio elektrikoko elementuak ezagutzen lagunduko dizu

  • Potentzia kontrolaren etengailua

  • Kontagailua

  • Maximetroa

  • Hartunea

  • Buletina

  • Segurtasun aholkuak

ZER DA POTENTZIA KONTROLAREN ETENGAILUA (ICP)?

Potentzia Kontrolaren Etengailua edo ICP kontrol-elementu bat da, instalazioa deskonektatu egiten duena aldi berean funtzionatzen ari diren tresnek eskatutako potentziak kontratatutako potentzia gainditzen duenean.

Indarrean dagoen araudiaren arabera (1454/2005 dekretuaren 10. artikulua) nahitaez jarri behar dira etxebizitzako potentzia kontrolatzen duten elementuak. Jartzen ez badira, elektrizitatearen fakturari isunak gehituko zaizkio (ITC/1559/2010 Zuzentarauaren bigarren xedapen osagarria [PDF] ).

Zure etxeko instalazioa aztertu

Ez baduzu, ikusi hura jartzeko kutxa normalizatua duzun. Hala ez bada, baimendutako instalatzaile batek instalatu beharko du.

Behar baduzu, Iberdrolak bere Etxebizitzarako laguntza zerbitzuaren bitartez lagun zaitzake.

1. Non egoten da ICP oro har?

Potentzia Kontrolatzeko Etengailua Aginte eta Babeseko Koadro Orokorraren ondoan egoten da, haren aurretik.

Etengailu honek instalazioa deskonektatu egiten du aldi berean funtzionatzen ari diren tresnek eskatutako potentziak kontratatuko potentzia gainditzen duenean. Hori sarri gertatzen bada, kontratatutako potentzia nahikoa ez dela esan nahi du.

2. Zer da Etengailu Orokor Automatikoa (IGA)?

Etxearen instalazioa zirkuitulaburren eta gainkargen aurrean babesten duen gailua da. Duela gutxi barneratu da gailu hau Aginte eta Babeseko Koadro Orokorrean, beraz, koadro askoz oraindik ere ez dute instalatuta.

3. Zer da Etengailu Diferentziala (ID)?

Lurrerako ihesa dagoenean instalazioa bat-batean deskonektatzen du eta pertsonak deskarga elektrikoetatik babesten ditu.

4. Zer dira Etengailu Txiki Automatikoak (PIAk)?

Beheko zirkuituetan gerta daitezkeen zirkuitulaburrek eta gainkargek eragindako arazoetatik babesten dute (argiztapenean, berokuntzan, etxekotresna elektrikoetan, etab.). PIA horien kopurua etxebizitzaren barruan dauden zirkuitu kopurua izango da.

Para instalar el ICP es necesario disponer de una caja normalizada donde colocarlo. El tamaño aproximado de la caja es 15 x 20 x 9 cm.

5. Zertarako instalatu behar da ICP?

1454/2005 Errege Dekretuak, zeinaren bitartez sektore elektrikoari dagozkion hainbat xedapen arautzen diren, eta ITC 1559/2010 Zuzentarauak, instalazio elektrikoek eskatutako potentzia kontrolatzeko gailuak eduki behar dituzte, nahitaez.

Etxebizitzen kasuan, 15 kW-etik beherako potentzia kontratatuari dagokion hornidura dutenetan, kontratatutako potentziarentzat egokia den potentzia-kontroleko etengailuaren (ICP) bitartez kontrolatuko da.

6. Zer gertatzen da PKE instalatzen ez bada?

Aipaturiko ITC/1559/2010 Zuzentarauaren bigarren xedapen osagarriaren arabera, kontratatutako potentzia horren arabera, fakturari errekargua aplikatuko zaio, eta 10 edo 20 kW-eko potentzia fakturatuko da 15 kW-etik beherako potentzia kontratatuari dagokion hornidura dutenetan.

7. Nork instala dezake ICP?

ICP instalatu aurretik, instalazio elektrikoa behar bezala egongo da egokituta, eta ICP hori gordeko duen kutxa normalizatua izango du.

Ez baduzu, hura instalatuko dizun baimendutako instalatzaile batekin hitz egin beharko duzu eta PKE jartzeko prestatuko dizu kutxa.

Araututako kutxa duzunean, hauen artean aukeratu ahal izango duzu:

  • Instalazioa konpainia banatzaileari alokairuan eskatuko zaio (unean indarrean dauden prezioen arabera). Instalazioa egitera doanean jarriko dio zigilua.
  • PKE zure kontutik erosi eta baimendutako instalatzaileak jartzea. Gero, enpresa banatzailearekin hitz egin beharko duzu hark ICP aztertu eta hari zigilua jartzeko.

Kutxa normalizatua instalatuta eta ICP instalatuta duzun egunean, enpresa banatzaileari jakinarazi beharko diozu eta hark, indarrean dagoen araudia jarraituz, zure hornikuntzari dagokion tarifaren eta potentziaren arabera fakturatzen hasiko da (isunik gabe).

8. Zenbat ordaindu behar da PKE instalatzeagatik?

PKE instalatzeko kutxa arautua badago, (bestela, lan hori egiteko baimendutako instalatzailearekin hitz egin beharko duzu), bi aukera dituzu:

  • Banatzailearekin alokairu baten truke instalatzea (ICPren hileko alokairuaren prezioa: 0,03¤-tik gora, instalazio motaren arabera).
  • Zure kontutik jartzea baimendutako instalatzaile batekin. Ondoren, banatzailea instalatutako ICPri zigilua jartzeko joango da.

Bi kasuetan, banatzaileak 9,04 ¤ (zergarik gabe) fakturatuko dizu ICPren azterketa eta zigilua jartzearengatik.

9. Zer ondorio izan ditzake ICP instalatzeak?

ICP instalatzeak hainbat gailu aldi berean konektatzen direnean kontratatutako potentzia nahikoa ez dela eta deskonektatzea eragin dezake.

Kasu horretan, potentzia handiagoa kontratatu beharko duzu.

Instalazioak onar dezakeen potentzia gainditzen duena kontratatzeko (Instalazio Elektrikoko Ziurtagirian etxebizitza bakoitzarentzat zehazten dena, antzina Buletin Elektrikoa zenean), edo instalazioak 20 urte baino gehiago baditu, enpresa banatzaileak Instalazio-ziurtagiri berria aurkeztea eskatuko dizu.

10. Zenbat ordaindu beharko dut potentzia areagotzeagatik?

Kontratuko potentzia baino handiagoa behar baduzu edo hura areagotu nahi badu, horrez gain, potentzia areagotze horri dagozkion luzapen- eta erabilera-eskubideak ere ordaindu beharko dituzu:

  • Luzapen-eskubideak: 17,374714 ¤/kW (zergarik gabe).
  • Sarbide-eskubideak: 19,703137 ¤/kW (zergarik gabe).
  • 9,044760 ¤ ekintzarengatik (zergarik gabe).

11. Nork aztertu dezake ICP eta hari zigilua jarri?

Gero, enpresa banatzailearekin hitz egin beharko duzu eta hark emango dizu zure zonaldeko enpresa banatzailea ICP instalatu (zure kasuan), aztertu eta hari zigilua jartzeko.

IBERDROLA DISTRIBUCIÓN ELÉCTRICA, S.A.U.-ren telefonoa 900 171 171 da.

Beste enpresa banatzaileen datuak jakin nahi badituzu, hemen begiratu Enpresa banatzaileak.

Kontagailua

Bezeroek eta enpresa hornitzaileek eskubidea dute, nahi dutenean, dagokion Erakundeari neurgailuak eta kontrolerako gailuak aztertzea eskatzeko, eta berdin dio nor den haien jabea.

Azterketa horren gastuak eta haren ondoriozko kitapena, balego, Erakunde eskudun horrek erabakiko ditu. Egiaztatze-kostuari dagokionez, bezeroak eskatu badu eta ekipoa ongi badabil, honek ordainduko du. Besteetan, enpresak ordainduko du.

Maximetroa

15 minutuko epean bezeroak eskatutako potentzia maximoa erregistratzen du maximetroak, eta horri esker, fakturazio-aldiaren potentzia zehaztu ahal izango da. Maximetroa edozein kontagailutan jarri daiteke. Oro har, neurketa-ekipoak aktibatzen dituen kontagailuan jartzen da.

Orain arte erabili diren orraztun maximetroen ordez ekipo integralak ari dira jartzen egun. Aktibaren kontagailuak zein maximetroak edo maximetroek erregistratutako irakurketak, orduen banaketak, etab. kontagailuaren pantailaren bitartez irakur daitezke. Ekipo horiek integratuta, ez da beharrezkoa kontsumo bakoitzarentzat eta potentzia erregistratzeko kontagailu bat edukitzea, izenak adierazten duen bezala, kontagailu bat baino gehiago bateratzen baitituzte.

Fakturazioa maximetro bidez

Bi modutara zenbatzen da, adierazten duenaren arabera:

  • Maximetroak adierazten duen potentzia kontratatutako potentziaren %105 baino txikiagoa bada, kontratatu den potentziaren %100 fakturatuko da.
  • Maximetroak adierazten duen potentzia kontratatutako potentziaren %105 baino handiagoa bada, maximetroak adierazitako potentzia gehi adierazitako potentziaren eta kontratatutako potentziaren %105aren arteko aldearen bikoitza fakturatuko da.

Hartunea

Enpresa banatzailearen banaketa-sarea eta kontsumitzailearen energia hartzeko puntua, Behe tentsiokoa (BT) zein Erdi tentsiokoa (ET), elkartzen dituen instalazioaren zatia da.

Haien eraikuntzari dagokienez, lur-azpikoak edo gainazalekoak izan daitezke, banaketa motaren arabera (hiriguneetan gero eta gehiago dira lur-azpikoak).

1. Zer da egiaztatzea?

Instalazioak atxiki aurretik Bezeroaren instalazioaren egoera eta araututako baldintza teknikoak berrikusi eta egiaztatzea da.

2. Zer da atxikidura?

Hartunea Enpresa hornitzailearen instalazioekin lotzeko eta zerbitzu elektrikoa emateko eragiketa da.

3. Zer dira hartune-eskubideak?

Hornikuntza berri bat edo aurretik zegoen hornikuntza areagotzeko beharrezkoak diren ekintzengatik enpresa hornitzaileari ordaindu behar zaiona da hartune-eskubidea.

Honako kontzeptuak sartzen dira hartune-eskubideetan:

  • Luzapen-eskubideak, hornikuntza berrien eskatzaile bakoitzak edo dagoena hedatzea eskatu duen eskatzaile bakoitzak enpresa banatzaileari ordaindu beharko dizkionak lehendik dagoen banaketa-sarearen eta eskatzailearen lehen elementuaren artean beharko diren azpiegitura elektrikoen truke. Honi dagokionez, hartunearentzat luzapen-instalazioak eskatu dituen pertsona fisikoa edo juridikoa izango da eskatzailea, eta ez du zertan hornikuntza berria edo luzapena eskatuko.
  • Sarbide-eskubideak, hornikuntza berri bat edo aurretik zegoen hornikuntza areagotzeko eskatzaile bakoitzak ordaindu beharko duena, sarean barneratzeko.
  • Lagatako instalazioen gainbegiratze-eskubideak, instalazioak martxan jarri aurretik egin behar diren lanen eta proben zein saiakuntzengatik hornikuntza berria eskatu duen edo aurretik zegoena hedatzea eskatu duen eskatzaile bakoitzak enpresa banatzaileari ordaindu beharko dizkionak zuzenean betetzea eta gero instalazioak lagatzea aukeratzen dutenen kasuan.

4. Zer dira krokadura- eta egiaztatze-eskubideak?

Banatzaileek diru-irabaziak lortu ahal izango dituzte zerbitzuaren ondorengo eskakizunei erantzuna emateko:

  • Lotzea: Enpresa hornitzailearen sareari instalazio hartzailea elektrikoki elkartzeko eragiketarengatik hornitzaileek jasoko dutena da. Enpresa hornitzailea izango da eragiketa horren erantzule.
  • Instalazioak egiaztatzea: instalazioak baldintza teknikoak eta segurtasunekoak betetzen dituen ikustea eta egiaztatzea da.

Baimendutako instalatzaile agiria aurkeztu behar den hornikuntzetan, instalazioa berria delako edo zegoena berritu delako, ez dira egiaztatze-eskubideak kobratuko.

Instalazioa burutzeko proiektua eta obren bukaerako ziurtagiria behar izan denean, ez da egiaztapen-eskubiderik ordaindu beharko.

5. Zer dira luzapen-instalazioak?

Aurretik zeuden instalazioetatik abiatuta, hornikuntza berriari erantzuna emateko edo aurretik zegoena areagotzeko beharrezkoak diren ekintzak burutzeko behar direnak dira.

6. ¿Noiz ordaindu behar dira luzapen-eskubideak?

Luzapen-eskubideak eskatzaileak zuzenean ordaintzen ditu zenbat den dakienean, hartunea burutu aurretik. Aurretik zeuden instalazioetatik abiatuta, hornikuntza berriari erantzuna emateko edo aurretik zegoena areagotzeko beharrezkoak diren ekintzak burutzeko behar direnak dira.

7. Eskubide horiek instalazioari atxiki al dira?

Ordaindutako hartune-eskubideak haiei dagozkien instalazioei, etxeei, lokalei, barrutiei eta abarri geldituko dira atxikita lehenengo energia erabiltzaileari baja eman arte. Berdin dio zenbat denbora igaro den.

Bezero batek baja ematen duenetik, hiru urtez jarraituko dute atxikita hartune-eskubideak behe-tentsioko hornikuntzetan.

8. Zenbat ordaindu beharko luke erabiltzaileak hartune-eskubidearengatik?

Azken bezero edo erabiltzaileak, etxebizitza, lokal edo halako batentzat hornikuntza kontratatzeko, kontratuko potentzia erabili ahal izateko eskubideak ordaindu beharko dizkio enpresa hornitzaileari, instalazioan onartutakoa gainditzen duenean izan ezik. Azken bezeroak edo erabiltzaileak kontratuko potentzia baino handiagoa behar badu edo hura areagotu nahi badu, horrez gain, potentzia areagotze horri dagozkion luzapen- eta erabilera-eskubideak ere ordaindu beharko ditu.

9. Nori dagokio luzapen-instalazioak egitea?

Behe tentsioan 100 kW arte eta goi tentsioan 250 kW arteko hornikuntza berriei edo harien hedapenari erantzuna emateko sare-instalazio berriak, hornikuntza elektrikoa behar duten hirigintzarako lurrak hirigintzako legeriak biltzen dituen hornidura eta zerbitzuak dituztenean, ekainaren 20ko 2/2008 Errege Lege-Dekretuaren 12.3 artikuluak zehaztutakoaren arabera, zeinaren bitartez Lurraren Legearen testu berretsia onesten den, zonaldeko enpresa banatzaileak burutuko ditu eta haiei dagozkien luzapen-eskubideak aplikatuko zaizkie, inbertsio-planaren barruan ez badaude. Hiru urtetik beherako epean eskatutako potentzia areagotzeen ondoriozko aldaketak metatzen joango dira potentziaren zehazteko orduan, eta eskatzaileak aldi horretan ordaindutako hartune-eskubideak kontuan hartuko dira. Hornikuntza berrien eta aurretik zeuden instalazioak areagotzeko eskaerei erantzuteko beharrezkoak diren luzapen-instalazioentzat, eskatzaileek ordaindu beharko dituzte, eta ez da luzapen-eskubiderik kobratuko.

10. Zein epe ditu enpresa elektrikoak hartune baten baldintza teknikoak eta ekonomikoak jakinarazteko?

Lanegunak kontuan hartuta, behe-tentsioko hornikuntzen inguruan erantzuteko epeak hauek dira:

  • Transformazio-zentroa instalatu beharrik ez dagoenean, 20 egun.
  • Erdi-tentsioko transformazio-zentroa behar duen behin betiko zerbitzua, 60 egun.
  • Entsioko transformazio-subestazioa behar duen behin betiko zerbitzua, 90 egun.

11. Zein iraungitze-data dute hartune baten aurrekontu tekniko eta ekonomikoek?

Hiru hilabete aurrekontua jakinarazi den egunetik hasita.

12. Eskatzaileak lan zibila bere kontura egingo balu, zein baimen tramitatu beharko lituzke?

Egingo den obraren arabera, honakoak izan daitezke:

  • Kalen edo kanalizazioen Udal Lizentzia.
  • Transformazio-zentroaren Lanen Udal Lizentzia.
  • Proiektuko instalazioa burutzeko hirugarrenen baimenak.
  • Burutu behar diren luzapen-instalazioen proiektua enpresa hornitzaileak onestea, ofizialki onetsitako arauekin ados egon behar baitu.

13. Hartune-eskubideak enpresa elektrikoari ordaindutakoan, zein dira haiek burutzeko gehienezko epeak?

Instalazioaren zerbitzua martxan jartzeko 10 laneguneko epeak hauek dira, behe-tentsioko hornikuntzarako eskubideak ordaindu ondoren:

  • Baja sarea luzatzen ez denean: 10 egun.
  • Baja-sarea luzatu bakarrik behar denean: 50 egun.
  • Proiektuko instalazioa burutzeko hirugarrenen baimenak.
  • Transformazio-zentroa eraiki behar denean: 90 egun.
  • Transformazio-zentro bat baino gehiago eraiki behar direnean: 130 egun.

Kontuan izan behar dira epean eten egingo direla baimenak falta direnean, instalazioetan arazoak daudenean, obrak egiteko lizentziak ez daudenean, eta abar, haiek eskuratu arte.

Buletina

Behe-tentsioko Instalazio Elektrikoaren Ziurtagiria da. Agiri ofizial hori instalazio elektrikoak egiten dituen enpresa batek egin behar du, eta instalazioa dagoen autonomia-erkidegoko organo eskudunean aurkeztu behar da, dagokion erregistroan inskriba dezan. Ziurtagirian espresuki adierazi behar da instalazioa abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretuak onesten duen Behe Tentsioko Erregelamendu Elektronikoko preskripzioei jarraituz egin dela, eta, bidezkoa bada, bat datorrela konpainia elektrikoak onetsitako zehaztapen bereziekin eta diseinuaren proiektu edo memoria teknikoarekin.

Autonomia-erkidegoko organo eskudunak Instalazio Elektrikoaren Ziurtagiriaren 5 kopiei dagozkien izapideak egin beharko ditu, eta horietako lau enpresa instalatzaileari itzuli, bi beretzat eta beste bi jabearentzat. Hala, jabeak kopia bat beretzat hartuko du eta bestea konpainia elektrikoari eman beharko dio, hori gabe ezin baitu instalazioa energiaz hornitu. Ziurtagirian jasota daude instalazioaren ezaugarri nagusiak, hala nola instalatutako potentzia edo instalazioa hornitzeko erabil daitekeen gehieneko potentzia (ezin izango da gehieneko potentzia hori baino gehiago kontratatu).

Instalazio bat egiten duzunean edo lehendik duzuna handitzen edo berritzen duzunean bakarrik behar izango duzu, eta komenigarria da, lehendik hornidura jasotzen baduzu ere, ziurtagiriaren ale bat ematea konpainia banatzaileari, erregistra dezan. Banatzaileak erregistratuta dauzka energia elektrikoa hornitzeko sarera konektatzeko eskaera egin zenueneko instalazio-ziurtagiri guztiak; dena den, berriro eskatu ahal izango du horniduraren baldintzetan aldaketa esanguratsuren bat egiten denean: instalazio mota aldatzea, instalazioa handitzeagatik potentzia areagotzea edo instalazio berri bat jartzea, besteak beste.

Iberdrolak instalazio elektrikoa egingo dizun enpresa batekin harremanetan jartzen lagun diezazuke, Mapfre MULTISERVICIOSen bidez; hain zuzen ere, enpresa hori liderra da konponketa eta berrikuntzetan. Horretarako, 902 136 532 telefono-zenbakira deitu besterik ez duzu egin behar.

Iberdrolak zure instalazio elektrikoaren segurtasuna zaintzen lagunduko dizu

 

Aholku orokorrak

  • Etxeko instalazio elektrikoaren zatiren bat manipulatzera bazoaz aurretik elikadura-etengailu orokorra deskonektatu babeseko koadro orokorrean.
  • Behar baduzu, Iberdrolak bere Etxebizitzarako laguntza zerbitzuaren bitartez lagun zaitzake.

Haurrak

  • Ez ezazu utzi gailu elektrikorik haurren eskura.
  • Erabiltzen ez dituzun entxufeak babesleekin estali.
  • Haurren logeletan gailu elektrikoak, kable solteak, entxufeak, eta abar saihestu.
  • Kontuz ibili erradiadoreekin.

Bainugela eta sukaldea

  • Bainugeletan eta sukaldeetan arrisku elektrikoa are handiagoa da, leku hezeak dira eta. Kontuz ibili gela horietan.
  • Ez ezazu tresna elektrikorik erabili bainuontzitik edo dutxatik gertu.
  • Inoiz ez erabili tresna elektrikorik eskuak bustita dituzula.
  • Inoiz ez erabili tresna elektrikorik oinutsik zaudela.
  • Ez ezazu metalezko ezer erabili txigorgailuan trabatutako ogia ateratzeko.
  • Sukaldean, ez ezazu tresna elektrikorik erabili kanilatik edo gune hezeetatik gertu.

Etxetresna elektrikoak

  • Itzali berotzeko edo bazkaria prestatzeko erabiltzen dituzun etxetresna elektrikoak etxetik irten aurretik.
  • Etxetresna elektriko bat garbitu aurretik, deskonekta ezazu.
  • Tresna entxufetik kentzeko, ez ezazu inoiz haritik tira egin, larako isolatzailearen gorputzetik egin tira.
  • Inoiz ez sartu metalezko objekturik martxan dauden tresna elektrikoetan.

Zer egin istripu elektrikoa gertatuz gero

  • Ziurtatu istripua jasan duenak ez duela eroale elektrikorik ukitzenZiurtatu istripua jasan duenak ez duela eroale elektrikorik ukitzen.
  • Eroalerik ukitzen badago, elikadura-etengailua deskonektatu eta orokorra ere beharrezkoa denean. Ez zaitez saiatu zuzenean edo metalezko elementuekin hura aldentzen.
  • Konortea galdu badu, saia zaitez bere onera itzularazten, teknikak ezagutzen badituzu, edo berehala deitu 112 zenbakira.
IBERDROLA COMERCIALIZADOR DE REFERENCIA
  • ARGIA
    • KTBP
    • Gizarte Bonua
  • GASA
    • ABT Gasa
  • INTERESATZEN ZAIZU
    • Argindarraren Faktura
    • Gasaren Faktura
    • Elektrizitate alta
    • Gasa alta
  • KONTAKTUA
    • Elektrizitatea | 900 200 708
    • Gasa | 900 100 309
    • clientes@curenergia.es
  • APP CURENERGIA
    • App Store
    • Google Play

ARGIA

  • KTBP
  • Zure faktura
  • Gizarte Bonua

GASA

  • ABT Gasa

INTERESATZEN ZAIZU

  • Argindarraren Faktura
  • Gasaren Faktura
  • Elektrizitate alta
  • Gasa alta

KONTAKTUA

  • Elektrizitatea | 900 200 708
  • Gasa | 900 100 309
  • clientes@curenergia.es

APP CURENERGIA

  • App Store
  • Google Play
Lege informazioa eta cookieen politika
Pribatutasun-Politika
Cookie konfigurazioa
Accesibilidad