Hona hemen alta emateko jakin behar duzun guztia
Zer izan behar duzu kontuan?
Gas naturalaren kontratu batean alta emateko aintzat hartzekoak:
- T1 Tarifa: 5.000 kWh/urte edo gutxiagoko kontsumoa. Hau da tarifarik ohikoena gasa ur berorako besterik erabiltzen ez baduzu.
- T2 Tarifa: 5.000 kWh/urte eta 50.000 kWh/urte arteko kontsumoa. Tarifa hau ohikoena da gasa ur berorako eta berokuntzarako erabiltzen baduzu.
- T3 Tarifa 50.000kWh/urte baino gehiago eta 100.000 kWh/urte baino gutxiagoko kontsumoa. Tarifa hau ohikoena da gasa ur berorako eta berokuntzarako erabiltzen baduzu, oso etxebizitza handietan eta igerileku klimatizatua izanda.
- T4 Tarifa 100.000kWh/urte baino gehiago eta 3 GWh/urte baino gutxiagoko kontsumoa. Tarifa hau ohikoena da gasa ur berorako eta berokuntzarako erabiltzen baduzu, oso etxebizitza handietan eta igerileku klimatizatuarekin eta gas-kontsumo altuarekin.
Azken baliabideko bi tarifa daude, bezeroaren urteko kontsumoaren arabera:
- T.1 5.000 kWh/urtean edo gutxiagoko kontsumorako. Kontsumo-tarte hori ohikoa da gas naturaleko sukaldea edota ur-berogailua duen etxebizitza batean.
- T.2 5.000 kWh/urtean baino gehiago eta 50.000 kWh/urtean edo gutxiagoko kontsumoa. Kontsumo-tarte hori ohikoa da gas naturaleko berokuntza duen etxebizitza batean.
Gas naturalaren merkatuko alderdi ezberdinak, gas-merkaturatzaileen zerrenda osoa, azken baliabidekoak barne, eta dagozkien bezeroaren arreta-telefonoak, CNMCren webgunean Oin-oharra (*) (Energia/Kontsumitzaileak/Gas Naturala atala) edo 91 432 96 00 telefonora deituz kontsulta ditzakezu.
(*) Gaztelerazko bertsioa
Beharrezko dokumentazioa
Etxebizitza batean gas-hornidura kontratatzeko, jarraian zehazten diren agiriak aurkeztu behar dira. Iberdrola kontratatzen baduzu, guri entregatu beharko dizkiguzu, Euskal Autonomia Erkidegoan izan ezik; bertan Banatzaileari entregatu behar zaizkio:
- Gasaren instalazio-hartzaile indibidualaren ziurtagiriaren kopia. Hornidura bajan egon bada urtebete baino epe txikiagoan, aurreko instalazioaren egiaztagiria entregatzearekin nahikoa izango da. Hala ez bada, ziurtagiri berria eskatu beharko da.
- Instalazio termiko propioaren ziurtagiria, berogailu-instalazioa badago.
- Gasaren instalazio-hartzaile komunaren ziurtagiriaren kopia, dagokion lekuan (familia bakarreko etxebizitzen urbanizazio baten edo komunitate baten gasaren lehen alta).
- Lehen aldiz okupatzeko lizentziaren edo irekitze-lizentziaren kopia azken hori eskatu baldin badaiteke elektrizitatearen kontratazioan.
- Gasaren instalazio-hartzaile indibidualaren ziurtagiriaren kopia.
- Instalazio termiko propioaren ziurtagiria, berogailu-instalazioa badago.
- Gasaren instalazio-hartzaile komunaren ziurtagiria, dagokion lekuan. Lehen aldiz okupatzeko lizentzia, eremu horretan eskatu badaiteke.
Altaren kostua
Hornidura-alta bat kontratatzen duzunean bi gauza gerta daitezke:
- Gas naturalaren instalazioa ez izatea, orduan, hartune-, alta-, atxikitze- eta egiaztatze-eskubideak beharko dituzu.
- Gas naturalaren instalazioa izatea, baina hornidurarik ez izatea; orduan, ez duzu hartune-beharrik izango.
Gas naturalaren instalazioa baduzu, baina ez baduzu hornidurarik, honako hauek kontuan izan beharko dituzu:
Alta eskubideak bakarrik ordaintzen dira hornidura berriak egin behar direnean edo daudenak zabaldu behar direnean. Alta eskubide horiek dira gas naturalaren banatzaileek jasotzen dituzten ordain ekonomikoak kontsumitzaileek gas naturalaren hornidura-zerbitzua kontratatzen dutenean.
Gas naturalaren instalazioa ez baduzu, hartune-beharra izango duzu ere bai.Hartunea erabiltzaile bati edo gehiagori kanalizazio bidez gasa hornitzera bideratutako instalazioak dira.
Hartunea eskatuko du gasaren hornidura-puntu berri bat edo jada existitzen den bat zabaltzea behar duen pertsona fisiko edo juridikoak; ez du zertan horren etorkizuneko kontsumitzailea izan. Hortaz, hartunea sustatzaile/eraikitzaileak edo kontsumitzaileak eskatu ahalko du.
Alta, atxikitze- eta egiaztatze-eskubideen zenbatekoa aldatzen da banatzailearen eta hornidura dagoen autonomia-erkidegoaren arabera.
Atxikitzea da bezeroaren instalazio-hartzailea banatzailearen sarera lotzea. Enpresa banatzaileak erabaki dezake atxikitzeagatik ez kobratzea, baina hori egiten badu ordainketa horretatik salbuetsi beharko ditu bere hornidura-eremuko kontsumitzaile guztiak.
Gas naturalaren instalazioa ez baduzu, hartune-beharra izango duzu ere bai.
Hartunea erabiltzaile bati edo gehiagori kanalizazio bidez gasa hornitzera bideratutako instalazioak dira.
Hartunea eskatuko du gasaren hornidura-puntu berri bat edo jada existitzen den bat zabaltzea behar duen pertsona fisiko edo juridikoak; ez du zertan horren etorkizuneko kontsumitzailea izan. Hortaz, hartunea sustatzaile/eraikitzaileak edo kontsumitzaileak eskatu ahalko du.
Alta, atxikitze- eta egiaztatze-eskubideen zenbatekoa aldatzen da banatzailearen eta hornidura dagoen autonomia-erkidegoaren arabera.
Instalazioak egiaztatzea da horiek ikuskatzea araudiko baldintza teknikoekin eta segurtasun-arauekin bat datozela ziurtatzeko. Enpresa banatzaileak erabaki dezake egiaztatzeagatik ez kobratzea, baina hori egiten badu ordainketa horretatik salbuetsi beharko ditu bere hornidura-eremuko kontsumitzaile guztiak.
Ziurtapen-eskubideak ez dira abonatuko:
- Baimendutako gas-instalatzaile baten buletina aurkeztu behar izan bada.
- Instalaziorako proiektu bat eta obra-amaierako egiaztagiria aurkeztu behar izan badira.
Gas naturalaren instalazioa ez baduzu, hartune-beharra izango duzu ere bai. Hartunea erabiltzaile bati edo gehiagori kanalizazio bidez gasa hornitzera bideratutako instalazioak dira.
Hartunea eskatuko du gasaren hornidura-puntu berri bat edo jada existitzen den bat zabaltzea behar duen pertsona fisiko edo juridikoak.
Ez du zertan horren etorkizuneko kontsumitzailea izan. Hortaz, hartunea sustatzaile/eraikitzaileak edo kontsumitzaileak eskatu ahalko du.
Alta, atxikitze- eta ziurtapen-eskubideen zenbatekoa aldatzen da banatzailearen eta hornidura dagoen autonomia-erkidegoaren arabera.