Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure sarbidea errazteko eta pertsonalizatzeko, zure nabigazioa aztertzeko eta zure intereseko publizitate eta iragarkiak erakusteko.

Nabigatzen jarraitzeko, COOKIEEN POLITIKA ONARTU behar duzu.Informazio gehiago.

  • Logarse
  • Kontaktua
  • Euskara Zabaldu hizkuntza Zabaldu hizkuntza
    • Castellano
    • English
Home Home
  • BEZEROAREN EREMUA
    SARTU edo ERREGISTRATU
  • Argia
    • Kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioak
    • Bidesariak
  • Gizarte Bonua
  • Gasa
    • Azken baliabideko gas tarifa
    • Ultimo Recurso Gas Comunidades
    • Gas-kontadorearen irakurketa
    • Zerbitzuak
    • Gasa bidesariak
  • INTERESATZEN ZAIZU
    • Gaktura
    • Nola ordaindu nire fakturak
    • Instalazio elektrikoa
    • Gas instalazioa
    • Elektrizitate alta
    • Gasa alta
    • Lurralde gehigarriak
  • AUTOEKOIZLEEN ORDEZKARITZA
  •  
  •  INTERESATZEN ZAIZU   
  •  Gas instalazioa 

Gas instalazioa - Curenergía Comercializador de Último Recurso

GAS-INSTALAZIO

Beti jakin nahi izan duzun guztia

  • Kontagailua

  • Galdara

  • Berogailua

  • Aireztapen sareta

  • Segurtasun aholkuak

Kontagailua

Bere funtzioa egindako gas-kontsumoa zenbatzea da. Kontagailua bezeroarena edo banatzailearena izan daiteke (kasu honetan, alokairu bat kobratuko dizu; bere kostua urtero ezartzen da Ministerioaren Agindu baten bitartez).

Kontagailuaren irakurketa konpainia banatzailearen ardura da; hark emango dio Iberdrolari egindako kontsumoaren berri, fakturatu ahal izan dezan.

Galdara

Gas-galdara bat erregai gisa gasa darabilen galdara bat da. Instalazioaren arabera, gas-galdarak zorukoak izan daitezke (bero-potentzia handiagokoak), edo hormako galdarak, ohikoenak sukalde batean edo bainu-gelan kokatuak.

Gas-galdara oso modu sinplean erabili daiteke, berokuntzarako bakarrik, edo modu mistoan, berokuntza eta ur bero sanitarioa sortzeko.

Funtzionatzeko moduaren, errendimenduaren eta kontsumoaren arabera, hainbat galdara-mota ezberdindu ditzakegu ere:

  • Galdara estandarrak: ohiko funtzionamenduko galdarak. Errendimendu eskasagoa dute, energia gehiago kontsumitu behar baitute ura berotzeko.
  • Kondentsazio-galdarak: errendimendu altuko galdarak dira, erreketa-gasetan sortzen den ur-lurruna aprobetxatzen dutenak. Ohikoekin alderatuta, kondentsazio-galdarekin energia-kontsumoan aurreztu egiten da eta karbono dioxido eta nitrogeno oxido isurpenak murriztu.
  • Tenperatura baxuko galdarak: etengabe funtziona dezaketenak dira, itzulerako uraren tenperatura (ez galdararena) 40ºCkoa izanik. Errendimendua kondentsaziokoena baino txikiagoa da, baina estandarrena baino handiagoa.

Erreketarako erabiltzen duen airea nondik datorren, gas-galdara atmosferiko (galdara dagoen gela beretik dator), edo estankoak (airea kanpotik hartzen dute) ezberdindu daitezke. Estankoak dira seguruenak.

Berogailua

Gas-berogailua duten instalazioek ur bero sanitarioa hornitzeko modua ematen dute. Berogailuak ur beroa sortzen duen zentralarena egiten du eta iturgintza-instalazioan barrena eramaten da instalazioan aurreikusitako hornidura-puntu guztietaraino, txorrotak izan ala etxeko tresnak.

Bi oinarrizko berogailu mota dago, zirkuitu irekikoak edo zirkuitu estankokoak:

  • Zirkuitu irekikoak: beharrezkoa duten airea kokatuta dauden tokiko gasaren erreketatik hartzen dute eta gasak kanporatu egiten dituzte ebakuazio-hodiaren bitartez.
  • Zirkuitu estankokoak: airearen sarrerak eta erreketaren produktuen ebakuazioak ez dute inolako kontakturik instalatuta dauden egoitzarekin.

Aireztapen sareta

  • Gogoan izan ez duzula galdara/berogailua kokatuta dagoen tokiko aireztapena estali edo oztopatu behar.
  • Aireztapen-saretek baldintza ezin hobeetan egon behar dute.. Ez itzazu sekula estali.
  • Terrazan edo esekitokian kristalak jartzen badituzu, ez ahaztu aireztapen-saretak jartzen.
  • Gasen irteera-tutua funtsezkoa da tresnen funtzionamendu egokirako. Espezialista batek instalatu behar du, araudiari jarraiki.

Iberdrolak zure gas-instalazioaren segurtasuna zaintzen lagunduko dizu

 

Aholku orokorrak

Zenbait elementu edo tresnek zure gas-instalazioaren segurtasuna hobetu dezakete, adibidez:

  • Gomazko malgua segurtasun-malgu batengatik aldatzea.
  • Gas-sukaldeetan erregailuetan sua itzaltzeko sentsoreak jartzea.
  • Giroko CO detektoreak eta gas-detektoreak.
  • Galdara estankoak instalatzea aireztapen eskasa duten tokietan, zirkuitu irekikoen ordez.
  • Saiatu sukaldeko erauzgailua eta galdara edo zirkuitu irekiko berogailua batera ez erabiltzen.

Mantentzea

  • Gogoan izan, legeriaren arabera, instalazioa egoera ezin hobean mantendu behar duzula, mantentze-lan egokiak eginez. Kontrata ezazu Iberdrolarekin Gas Mantentze Zerbitzua.
  • Enpresa Banatzaileak zure gas natural instalazioa bost urtean behin ikuskatu beharra du (Euskadin lau urtean behin).
  • Instalazioa horretarako baimena duten profesionalek bakarrik manipulatu eta manten dezakete.
  • Edozein akats antzemanez gero, jo ezazu berehala zerbitzu teknikoarengana edo zure gas Banatzailearengana.

Aireztapena

  • Berogailu eta galdarek keak ateratzeko irteera egokia izan behar dute.
  • Aireztapena funtsezkoa da: manten itzazu goiko eta beheko aireztapen-saretak baldintza egokietan, ez sekula ere estali.
  • Gasak ateratzeko tutuak ere baldintza ezin hobean egon behar du.
  • Garrantzitsua da garrari arreta ematea, erreketaren egoeraren berri ematen baitizu. Egonkorra izan behar du, isila, kolore urdinekoa erdian eta argiagoa kanpoaldean.. Hala ez bada, berrikus dezatela instalazioa.
  • Kontuz ibili sukaldeko sua aire-korronteren batengatik itzal ez dadin, gasa ateratzen egon liteke, konturatu gabe.
  • Oporretara baldin bazoaz edo luzaroan egongo ez bazara, ez ahaztu pasoko giltza ixten.

Gas-usaina antzematen baduzu

  • Ez etengailurik edo tresna elektrikorik eragin, ez da txinpartarik sortu behar suterik edo leherketarik ez eragiteko; ez metxerorik piztu, mistorik edo sugarra sor dezakeen beste edozer.
  • Ireki ateak eta leihoak gela aireztatzeko.
  • Itxi pasoko giltza nagusia, baita tresnetako aginteak ere eta beharrezkoa bada deitu larrialdiko zerbitzuari instalazioa berrikus dezan.
IBERDROLA COMERCIALIZADOR DE REFERENCIA
  • ARGIA
    • KTBP
    • Gizarte Bonua
  • GASA
    • ABT Gasa
  • INTERESATZEN ZAIZU
    • Argindarraren Faktura
    • Gasaren Faktura
    • Elektrizitate alta
    • Gasa alta
  • KONTAKTUA
    • Elektrizitatea | 900 200 708
    • Gasa | 900 100 309
    • clientes@curenergia.es
  • APP CURENERGIA
    • App Store
    • Google Play

ARGIA

  • KTBP
  • Zure faktura
  • Gizarte Bonua

GASA

  • ABT Gasa

INTERESATZEN ZAIZU

  • Argindarraren Faktura
  • Gasaren Faktura
  • Elektrizitate alta
  • Gasa alta

KONTAKTUA

  • Elektrizitatea | 900 200 708
  • Gasa | 900 100 309
  • clientes@curenergia.es

APP CURENERGIA

  • App Store
  • Google Play
Lege informazioa eta cookieen politika
Pribatutasun-Politika
Cookie konfigurazioa
Accesibilidad