Ireki menu bakoitza, azalpena ikusteko

  • Miniatura del anverso de factura de Curenergía comercializador de referencia
  • Miniatura del reverso de factura de Curenergía comercializador de referencia

Anverso factura

Anverso de factura de Curenergía comercializador de referencia Anverso de factura de Curenergía comercializador de referencia
  • Goiko ezkerreko izkina: Eereferentziako merkaturatzailearen izena (COR) CURENERGÍA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO, S.A.U. IFKri eta helbide sozialari dagozkion datuekin batera.

    Fakturaren zenbatekoa: guztizko Zenbatekoa da, zure fakturan zehazten diren kontzeptu guztiak barne hartzen dituena. Hileko kuota finko bidezko ordainketa-modalitatea aukeratu baduzu, aplikagarri den kuota finkoaren zenbatekoa kargatuko da, eta fakturaren zenbatekoa egindako ordainketak benetako fakturazioarekin erregularizatzeko unean aintzat hartuko da.

    Fakturaren zenbakia: jasotzen duzun faktura bakoitzak identifikatzen duen kode bat dauka esleituta.

    Kontsumo-epealdia: Argiaren kontsumoa egin den aldiaren hasierari eta amaierari dagozkien datak.

    Kargu-data edo ordaintzeko azken eguna: Fakturaren zenbatekoa zure banku-erakundean zein egunetan kargatuko da, fakturaren ordainketa helbideratuta egonez gero. Helbideratuta ez badago, ordaintzeko azken egunak ordainketa hitzartutako banku-erakundeetan egiteko muga-eguna adierazten du. Hileko kuota finko bidezko ordainketaren kasuan, karguaren dataren ordez, Kuota Finkoaren kobratze-data agertuko da.

    Gizarte bonoari heldutako bezeroa bazara, atal honetan bonu horren balio-data ere agertuko da.

  • Fakturatutako konzeptuen laburpena: kontratatutako potentzia, kontsumitutako energia, neurketa-ekipoen alokairua eta aplikatutako zergak. Zure kasuan gizarte-bonoari atxikitako bezeroa bazara, atal honetan dagokizun deskontua ere agertuko zaizu.

    Atal honen eskuinaldean faktura bidaltzeko datuak agertzen dira:

    Igorlea: CURENERGÍA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO, S.A.U.

    Barra-kodea: CURENERGÍA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO, S.A.U.-k dokumentuen tratamendu automatizaturako erreferentzia.

    Korrespondentziarako izena eta helbidea: faktura bidaltzeko korrespondentzia-datuak ikus ditzakezu.

  • Agertzen da, besteak beste, behar den informazio guztia zure elektrizitate-horniduraren ezaugarriak eta datuak ezagutzeko.

    Titularra: kontratuan ageri den pertsonaren izena. Aplikagarri den araudiarekin bat etorriz, hornidura-kontratua pertsonala da eta bere titularrak energiaren benetako erabiltzailea izan beharko du.

    IFZ: titularraren identifikazio fiskaleko zenbakia.

    Horniduraren helbidea: argiaren hornidura kontratatuta daukazun helbidearen datuak.

    Kontratu-mota: zure kontratuaren modalitatea deskribatzen du. Gizarte bonoari helduta bazaude, hemen adieraziko da ere.

    Kontagailu-mota: instalatuta daukazun kontagailu-mota adierazten du.

    Garraio eta banaketa bidesariak: zure hornidura-puntuari sarera sartzeko dagokion bidesaria. Sarbide tarifa kontratatuta daukazun potentziaren arabera alda daiteke. Bidesari horiek garraio- eta banaketa-sareak ordaintzen dituzte.

    Karguen tarifa-segmentua: Zure hornidura-puntuari dagokion karguen tarifa. Kontratatuta duzun potentziaren arabera aldatzen da. Karguetan sartzen dira, batez ere, berriztagarrien, kogenerazioaren eta hondakinen ordainsaria, defizitaren urteko zenbatekoak eta penintsulaz kanpoko lurralde sorreraren gainkostua.

    Kontratatutako potentzia: kontratatuta duzun potentzia adierazten du aldi bakoitzerako, punta eta harana, kW-tan.

    Hornidura-kontratuaren erreferentzia: adierazitako enpresa merkaturatzailearekin duzun kontratua identifikatzen duen kodea da. Edozein gestio arintzeko, gure arreta-kanalek kode hori eskatuko dizute identifika zaitezen.

    Sarbide-kontratuaren erreferentzia: adierazitako enpresa banatzailearekin duzun hornidura-kontratuaren erreferentzia da.

    Kontratuaren amaiera-data: teorikoki kontratua amaitzen den eguna adierazten du. Automatikoki berritzen da, beraz, ez duzu zertan kezkatu.

    Hornidura-puntuaren kode bategina (CUPS): edozein enpresa banatzaile edo merkaturatzaileren aurrean hornidura-puntua identifikatzen duen kodea. Horniduraren NANaren antzekoa da.

  • Zure kontsumoak ordu-tarte desberdinetan (harana, laua eta punta) eta horien bilakaera azalduko dizkizugu. Horrez gain, zure banatzailearen atarirako esteka ere sartuko dugu, zure ordu-kontsumoa kontsultatzeko. Gogorarazten dizugu, halaber, zure kontsumoaren xehetasunak kontsulta ditzakezula zure gune pertsonaletik (CURENERGÍA, Nire Bezeroaren Gunea).

    Bloke honetan agertzen den grafikoak zure argi-kontsumoaren (kWh) bilakaera erakusten du ordutegi tarte bakoitzeko (harana, laua eta punta) azken 14 hilabeteetan. Horrela azken epealdiko kontsumoa aurreko urteko epealdi berdinarekin alderatu ahal izango duzu. Nabarmendutako marra horizontalak zure kontratuaren batez besteko kontsumoa adierazten du. Kontsumoa balioetsia denean, dagokion grafikoaren barra marrekin agertuko da.

    Beheko testuan ematen dizugu ere:

    • Zure eguneroko batez besteko kontsumoari buruzko datuak (eurotan) fakturatutako epealdian eta azken 14 hilabeteetan, baita azken urtean zehar pilatutako kontsumoa ere (kWh). Azken urtean eskatutako gehieneko potentzien balioak (kW-tan) aldi bakoitzean (punta eta harana). Datu hori baliagarria izan dakizuke kontratatutako potentzia optimizatzeko.
    • Gizarte bonoari helduta bazaude, kontsumo hobaridunari buruzko informazioa, dagokion deskontuarekin.
    • Enpresa banatzaileak egindako kontagailuaren aurreko eta egungo irakurketak eta dagozkien datak. Egungo irakurketaren eta aurreko irakurketaren arteko aldeak (kWh) zure fakturan jasotako epealdian egindako kontsumoa adierazten du. Kontsumo hori fakturazioaren xehetasunean ageri den berdina da.

    Irakurketa benetakoa edo estimatua den ere jakinarazten dizugu:

    • Benetako irakurketa enpresa banatzaileak zure horniduraren neurketa-ekipoan edo kontagailuan dagokion egunean irakurritako balioa da.
    • Irakurketa balioetsia enpresa banatzaileak kalkulatzen duen balio bat da, kontsumo historikoak oinarri hartuta eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioak arauz ezarritako formula baten arabera.
  • Zure fakturarekin lotutako kostuak nola banatzen diren adierazten dugu.

    ZERGAK
    Elektrizitate-zerga: berezi deituriko zergetako bat da, alkohola, tabakoa edo hidrokarburoak zergapetzen dituztenen antzekoa. Legeriak ezarritako moduan kalkulatzen da.
    BEZ (Balio Erantsiaren gaineko Zerga): Indarrean dagoen tasa aplikatzen zaio fakturatutako kontzeptu guztien baturari, elektrizitate-zerga barne. Kanarien kasuan, IGIC aplikatuko litzateke, indarrean dagoen tasan eta Ceuta eta Melillako kasuan IPSI, indarrean dagoen tasan.

    KONTAGAILUAREN ALOKAIRUA
    Gogoratu alokairuaren prezioa legerian ezarrita dagoela.

    KARGUAK
    Karguetan sartzen dira, batez ere, berriztagarrien, kogenerazioaren eta hondakinen ordainsaria, defizitaren urteko zenbatekoak eta penintsulaz kanpoko lurralde sorreraren gainkostua. Legeriak ezarritako moduan kalkulatzen da. Gogoratu aplikatu behar diren prezioak legerian ezarrita daudela.

    BIDESARIAK
    Bidesari horiek garraio- eta banaketa-sareak ordaintzen dituzte. Legeriak ezarritako moduan kalkulatzen da. Gogoratu aplikatu behar diren prezioak legerian ezarrita daudela.

    ENERGIA
    Energiaren barruan sartzen dira, besteak beste, merkatuko energiaren kostua, gaitasunaren araberako ordainketak eta Sistemaren Operadorearen (REE) eta Merkatuaren Operadorearen (OMIE) ordainsaria. PVPC-aren prezioak desberdinak dira egun bakoitzeko ordu bakoitzerako, eta REE-k argitaratzen ditu egunero, aurreko eguneko 20:15 etik aurrera.

  • CURENERGÍA-ren kalitatearen gestio-sistemaren ziurtapen-zigilua, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatu bat den Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartearen (AENOR) bitartez. 2 ziurtagiri barne hartzen dira:

    • Ziurtapen honek CURENERGÍA-k hartutako Kalitate Sistema UNE-EN ISO 9001 ARAUAN ezarritako betekizunekin bat datorrela ziurtatzen du.

    • Ziurtapen honek CURENERGÍA-k hartutako Erreklamazio-Kudeaketaren Sistema UNE-EN ISO 10002 ARAUAN ezarritako betekizunekin bat datorrela ziurtatzen du.

  • Kontsumitzailearentzat interesgarria den informazioa:
    Bezeroaren arreta: CURENERGÍA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO, S.A.U.-ren doako telefonoa adierazten da, edozein kontsulta edo kudeaketa egiteko. Gainera telefono-zenbaki bat, posta elektroniko-helbide bat eta posta-helbide bat eskaintzen dizkizugu, erreklamazio bat aurkeztu nahi bazenu ere. Erreklamazioak aurkezteko hautabideei buruzko informazioa ere ematen dizugu.

    Matxurak eta larrialdiak: zure enpresa banatzaileari sarearekin loturiko matxura eta larrialdien berri emateko berariazko telefono-zenbakia adierazten du.

    KONTSUMO ARBITRAJEA:
    CURENERGÍA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO, SAU. Kontsumo Arbitraje Sistemari atxiki zaio gatazkak ebazteko. Hori dela eta, CURENERGÍA COMERCIALIZACIÓN DE ÚLTIMO RECURSO, S.A.U.-ri erreklamazio bat jarri eta 30 eguneko epean behar bezalako erantzunik jaso ez baduzu, dagokion Arbitraje Batzordera jotzeko aukera izango duzu, CURENERGÍA arbitraje horren menpe jarri den kasuetarako, erreklamatutako gaia enpresa merkaturatzailearen erantzukizuna bada. Informazio gehiago https://www.curenergia.es/atencion-cliente/reclamaciones/sistema-arbitral-consumo webgunean.

  • Ordainketa mota: zure fakturak ordaintzeko aukeratutako ordaintzeko modua adierazten du. Kasu gehienetan bankuan helbideratuz egiten da. Ordainketa helbideratuta ez dagoenean barra-kode bat agertuko da fakturaren atzealdean. Kasu horretan hitzartutako banku-erakundeetan ordaindu beharko duzu, faktura bera aurkeztuz.

    Ordainketak helbideratzen diren Erakundearen, Sukurtsalaren eta Bankuko Kontuaren datuak. Bankuko Kontuaren Kodearen azken digituak ezkutatu egiten dira zure bankuko datuen konfidentzialtasuna bermatzeko.

Ireki menu bakoitza, azalpena ikusteko

  • Miniatura del anverso de factura de Curenergía comercializador de referencia
  • Miniatura del reverso de factura de Curenergía comercializador de referencia

Reverso factura

Reverso de factura de Curenergía comercializador de referencia Reverso de factura de Curenergía comercializador de referencia
  • Fakturatutako konzeptuen banakatze hangiagoa eskaintzen dizugu:

    Kontratatutako potentziaren araberako fakturazioa ("TERMINO FINKOA"):

    • Energiaren garraio- eta banaketa-bidesarien araberako zenbatekoa: garraio- eta banaketa-sareetara sartzera zuzenduriko potentziaren kostuaren partea da. Kontratatutako potentzia eta fakturazio aldiko egun-kopurua eta bidesariaren potentzia-terminoaren prezioa biderkatuz kalkulatzen da (Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren 2021eko martxoaren 18ko Ebazpenean zehaztua).
    • Potentzia-karguen araberako zenbatekoa: Sistema elektrikoko karguak ordaintzeko potentziaren kostuaren zatia da. Kargu horietan sartzen dira berriztagarrien, kogenerazioaren eta hondakinen ordainsaria, defizitaren urterokoak eta penintsulaz kanpoko lurraldeetan sortutako gainkostua. Kontratatutako potentzia eta fakturazio aldiko egun-kopurua eta karguen potentzia-terminoaren prezioa biderkatuz kalkulatzen da (17/2021 Errege Lege Dekretuaren 3. xedapen gehigarrian finkatuta).
    • Merkaturatze-marjina finkoa: potentziaren kostuaren gainerako partea da, merkaturatze-kostuak estaltzeko dena (kontratazioa, fakturazioa eta kobratzea, bezeroari arreta, etab.). Hori kalkulatzeko, kontratatutako potentzia fakturazio-epealdiko egunekin eta merkaturatze-kostuekin biderkatzen da (ETU/1948/2016 Aginduaren II. Eranskinean jasotakoa. OHARRA: prezio horiek aldi baterako aplikatzen jarraitzen dira, TEC/1366/2018 Aginduaren 2. xedapen gehigarrian ezartzen den bezala).

    Fakturazio-aldi berean bidesarien edo karguen prezioak aldatu badira, lerro bat baino gehiago agertuko da dagozkion kontzeptuen fakturazioan.

    Kontsumitutako energiaren araberako fakturazioa ("TERMINO ALDAKORRA"):

    • Energiaren garraio- eta banaketa-bidesarien araberako zenbatekoa: Energiaren garraio- eta banaketa-bidesarien araberako zenbatekoa: garraio- eta banaketa-sareetara sartzea ordaintzera zuzenduriko kontsumoaren kostuaren zatia da. Fakturazio-aldian kontsumitutako kWh kopurua bidesariaren energia terminoaren prezioarekin biderkatuz kalkulatzen da. (Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren 2021eko martxoaren 18ko Ebazpenean finkatua).
    • Energia-karguen araberako zenbatekoa: Sistema elektrikoko karguak ordaintzeko potentziaren kostuaren zatia da. Kargu horietan sartzen dira berriztagarrien, kogenerazioaren eta hondakinen ordainsaria, defizitaren urterokoak eta penintsulaz kanpoko lurraldeetan sortutako gainkostua. Fakturazio-aldian kontsumitutako kWh kopurua karguen energia terminoaren prezioarekin biderkatuz kalkulatzen da (17/2021 Errege Lege Dekretuaren 3. xedapen gehigarrian finkatua).
    • Energiaren kostua: elektrizitatearen ekoizpenari loturiko kontsumoaren kostua da. Kontsumitutako kWh kopurua Kontsumitzaile txikiarentzako Borondatezko Prezioaren (KTBP) energia-kostuaren terminoaren prezioarekin biderkatuz kalkulatzen da. Prezio hori desberdina da egun bakoitzeko ordu bakoitzeko, eta REE-k egunero argitaratzen du aurreko eguneko 20:15 etik aurrera. Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiaren 2021eko apirilaren 28ko Ebazpenak ezartzen duenaren arabera, energiaren kostu hori sartu da fakturan, ordu-tarteen arabera banakatu gabe.

    Fakturazio-aldi berean bidesarien edo karguen prezioak aldatu badira, lerro bat baino gehiago agertuko da dagozkion kontzeptuen fakturazioan.

    Gizarte-bonoarengatiko deskontua: Atal hori gizarte bonoari helduta egonez gero besterik ez da agertzen. Gizarte-bonua arautzen duen 897/2017 Errege Dekretuaren 6.3 artikuluan ezarritakoa aplikatuz kalkulatzen da.

    Elektrizitate-zerga: Berezi deituriko zergetako bat da, alkohola, tabakoa edo hidrokarburoak zergapetzen dituztenen antzekoa. Zerga Bereziei buruzko 38/1992 Legeak ezartzen duen moduan kalkulatzen da, elektrizitatearen kontsumoagatik ordaintzen dena eta fakturatutako potentzia biderkatuz.

    Kontagailuaren alokairua: Fakturazio-epealdiko egun-kopurua kontagailuaren hileko alokairuaren prezioarekin bidertuz kalkulatzen da, kontagailua bezeroarena ez bada, kasu horretan ez baita fakturatzen. Teleneurketa-kontagailuen kasuan, prezioa IET/1491/2013 Aginduaren xedapen iragankor bakarrean ezarrita dago.

    Aplikazio-zerga: Fakturaren Guztizko zenbatekoa kalkulatzeko, BEZa (Balio Erantsiaren gaineko Zerga) aplikatzen zaie fakturan sartutako kontzeptu guztiei, indarrean dagoen tasa kontuan hartuta. Kanarien kasuan, IGIC aplikatuko litzateke, indarrean dagoen tasan eta Ceuta eta Melillako kasuan IPSI, indarrean dagoen tasan.

  • Atal honetan, fakturari buruzko hainbat mezu, ohar edo argibide sartzen dira, erabilgarriak izan daitezkeenak.

    Sartutako QR kodean edo estekan merkatu librean energia elektrikoa merkaturatzen duten enpresek indarrean dituzten eskaintzak kontsulta eta aldera ditzakezu.