El Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioa (KTBP) administrazioak ezarritako prezioak finkatzeko mekanismoa da, eta 2014ko apirilaren 1etik dago martxan. Metodologia honen bidez, elektrizitatearen prezioa egun eta ordu bakoitzerako kalkulatzen da, eguneko energiaren merkatuaren arabera. Tarifa hau prezio erregulatua denez, erreferentziako merkaturatzaileen bitartez bakarrik kontrata daiteke; Iberdrolaren kasuan, CURENERGIA Comercializador de Último Recurso SAUren bitartez.

KTBP ordaintzen duten bezeroen fakturazioa telekudeatutako kontagailu adimenduna edukitzearen edo ez edukitzearen araberakoa da.

  • Dagoeneko kontagailu adimenduna baduzu: Ordu bakoitzean zenbat kontsumitzen duzun badakigunez, energiaren merkatuak ordu bakoitzari esleitu dion prezioa aplikatuko diogu zure orduko kontsumoari.
  • Oraindik kontagailu adimendunik ez baduzu: Kasu horretan, ordu bakoitzean zenbat kontsumitzen dugun ez dakigunez, Espainiako Sare Elektrikoak (REE) argitaratzen eta sarri eguneratzen duen bataz besteko kontsumitzaile baten kontsumoaren arabera egingo dizugu faktura.

KTBPren barruan, 3 tarifen artean aukera dezakezu. Haien arteko desberdintasun nagusia da ordu-tarte batzuetan oso prezio desberdinak dituztela.

  • Tarifa orokorra Prezioen ezaugarri nagusia da egunean zehar nahiko egonkor mantentzen direla eta gauetan zertxobait merkeagoak direla.

Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioa ordain dezakete 10 kW-eko potentzia edo txikiagoa kontratatu duten kontsumitzaile guztiek.

≤10kW

Ordurik merkeenak energia-eskari gutxien dagoen orduak izan ohi dira.

  • Goizak
  • Gaueko orduak
  • Asteburuak

Egun eta ordu bakoitzeko prezioa aldatu egin daiteke eskaeraren eta baldintza klimatikoen arabera. Esate baterako, haize handia badago, energiaren prezioa jaitsi egin ohi da. Euririk edo haizerik ez badago, berriz, energiaren prezioa nabarmen igo daiteke.

  • Ez dauka irauteko konpromisorik, ezta zigorrik ere.
  • Kontratuaren iraupena urtebetekoa da, eta urtero beste urte batez luza daiteke automatikoki.
  • Indarrean dagoen legediarekin bat, enpresa merkaturatzailea aldatzeko gehieneko epea 21 egunekoa da, baldin eta enpresa banatzaileak konexioan eragozpen teknikorik edo akatsik aurkitzen ez badu.
  • Kontsultatu baldintzak hemen [PDF]

KTBP aldatu egiten da eguneko ordu bakoitzean, eta prezio horiek, aurreko eguneko 20:15etik aurrera Espainiako Sare Elektrikoak egunero, argitaratzen dituen prezioen araberakoak dira.

Gainera, CURENERGIA Nire Bezero Gunera sartzen bazara, ordu bakoitzeko kontsumoa, prezioak eta fakturatutako zenbatekoak biltzen dituzten grafikoak ikusi ahal izango dituzu.

Tarifa hau hemen kontrata dezakezu