Curenergia Comercializador de Último Recurso, SAU-ren Pribatutasun-Politika

CURENERGÍA, COMERCIALIZAZOR DE ÚLTIMO RECURSO, SAUk (aurrerantzean, "CURENERGÍA") pribatutasun-politika hau datu pertsonalen tratamenduari aplikatuko dio bere webguneetan, app-etan eta datu pertsonalak tratatzen diren beste edozein plataforma digital edo baliabide elektronikoetan. Politika hau aplikagarria ere izango zaio, eragin liezaiokeen guztian, sare sozialetako erabiltzaileen datuen tratamenduari, zeinak CURENERGÍAk tratatu ditzakeen, IBERDROLArekin duen harremanaren arabera.

NOLA ERABILIKO DIRA DATU PERTSONALAK?

Nor arduratzen da zure datuak tratatzeaz?

Curenergía Comercializador de Último Recurso, SAU (IFK: A-95554630; egoitza soziala: Euskadi plaza 5, 48009 Bilbo) arduratzen da Bezeroak emandako datuak tratatzeaz, eta enpresa horren ardura da datuen segurtasuna eta tratamendu konfidentziala bermatzea, Datuak Babesteko Araudi Orokorrean ("DBAO") eta aplikatzekoak diren beste araudi guztietan ezarritakoari jarraikiz.

Bezeroak Datuen Babeserako Ordezkariarekin harremanetan jarri ahalko du, dpo@curenergia.eshelbidera idatzita, datu pertsonalen tratamenduari buruz izan ditzakeen zalantzak argitzeko.

Zertarako erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?

CURENERGIAk, erabiltzailearekin duen harremanaren arabera, honako helburu hauekin bildu eta erabiliko ditu datu pertsonalak bere plataforma digitaletan:

Erabiltzaileen alten kasuan, plataforma digitalera sarbidea eta eskuragarriak diren kontratazio-datuak eta harremanetarako informazioa emateko eta plataforma digitalera sartzeko eta erabiltzeko ere. Halaber, CURENERGÍA COMERCIALIZADOR DE ÚLTIMO RECURSO SAUk informazioaren gizarteko zerbitzu-emaile gisa dituen legezko obligazioak bete beharko ditu.

Kontsulta edo eskaeren kasuan, kontsulta eta eskaera horiek kudeatzeko erabiliko da informazioa.

Era berean, erabiltzaileen nabigazio-datuak eta cookieak erabili ahal izango dira haiek erabiltzaile gisa errazago nabigatzeko, haien nabigazioa pertsonalizatzeko eta aztertzeko, eta haien interesen araberako publizitatea eta iragarkiak erakusteko, gure cookieen politikarekin bat etorriz (politika hori onartzea beharrezkoa da gure plataforma digitalean nabigatu ahal izateko).

Plataforma digitalean dauden datu-bilketarako inprimakietan adierazitako beste helburu zehatz batzuk , horiek gabe Iberdrolak ezingo baitu dagokion inprimakia bideratu.

Zerbitzu edo produktuen kontratazioaren kasuan, Plataforma digitalaren bidez zerbitzuak edo produktuak kontratatzen direnean, jakinarazten dizugu helburua izango dela zuk CURENERGÍArekin duzun harremana kudeatzea, eskatutako zerbitzuak ematea, bezeroenganako arreta kudeatzea eta, oro har, kontratuan jasotako obligazioak betetzea. CURENERGÍAk erabiltzailearen datu pertsonalak eguneratu eta osatu ahal izango ditu, betiere haren baimenarekin; horretarako, sarbide publikoko iturrietako datu-baseak eskuratu ahalko ditu, erabiltzailearekiko harremana eta kontaktua hobeto kudeatu ahal izateko.

CURENERGÍAk erabiltzailearen datu pertsonalak eguneratu eta osatu ahal izango ditu, betiere haren baimenarekin; horretarako, sarbide publikoko iturrietako datu-baseak eskuratu ahalko ditu, erabiltzailearekiko harremana eta kontaktua hobeto kudeatu ahal izateko.

Horrez gain, CURENERGÍAk honako helburu hauetarako ere erabiliko ditu datu pertsonalak: emandako baliabideen bidez, baliabide elektronikoak barne, modu segmentatu eta pertsonalizatuan energia-hornikuntzari eta enpresaren nahiz CURENERGÍAk sustatutako hirugarrenen produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa ematea, bezeroak horretarako baimena eman badu; horiek energiari, telekomunikazioei, finantzei, loturikoak izango dira etxebizitzarako eta entretenimendurako. Horretarako, CURENERGÍAk euskarri bidezko sistema automatizatuak eta beste bitarteko batzuk erabili ahal izango ditu, kanpainen, jardueren eta ekintzen hartzaile izan daitezkeen profilak zehazteko, eta horretarako CURENERGÍAk duen informazioa nahiz beste iturri batzuetatik eskuratutakoa erabili ahalko du, betiere bezeroak baimena eman badio. Bezeroen kasuan, ekintza horiek egin ahal izango dira bezeroarekin kontratu-harremana behin bukatu bada ere, honek horrela onartu balu.

Gainera, CURENERGÍAk bezeroaren datu bereiziak erabili ahal izango ditu, haien anonimotasuna gordez beti, baita kontratu-harremana amaitu ondoren ere, erabakiak hartzeko eta enpresa kudeatzeko euskarri-sistemen barruan erabiltzeko asmoz.

Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?

CURENERGÍAk kontratua gauzatzeko eta mantentzeko erabiliko ditu erabiltzaileak emandako datu pertsonalak, kontratu-harremanak irauten duen bitartean. Kontratu hura sinatzen den unean sartuko da indarrean, eta kontratuko betebehar guztiak betetzen direnean bukatuko da, hornikuntzaren aldia edozein izanik ere; betebehar horiek dira bezeroaren informazio-eskaerei eta erreklamazioei erantzutea eta fakturazioa berrikustea, araudi ezargarritik eratortzen diren datuak blokeatzeko eta/edo atxikitzeko betebeharrei eragin gabe.

Erabiltzaileak onartu balu, bere datuak tratatu ahal izango dira behin kontratua bukatua edo erabiltzailearen baja eta gero, indarrean kontraturik ez badago, 2 urteko epean zehar, araudi ezargarriak kasu bakoitzean eskatutako datuak atxikitzeko betebeharrei eragin gabe.

Gainerako erabiltzaileentzat datuak gordetzeko epea 2 urtekoa izango da datua bildu zenetik, araudi ezargarritik kasu bakoitzean eratortzen diren datuak blokeatzeko eta/edo atxikitzeko betebeharrei eragin gabe.

Zein da datuak erabiltzeko zilegitasuna?

Zure datuen tratamendurako legitimazioa erabiltzaileak emandako baimenak dira, plataforma digitalen erabileratik eratorrikoak, elektrizitate, gas eta antzeko produktu eta zerbitzu hornikuntzari araudi ezargarria eta, une bakoitzean, ezargarria izan daitekeen beste edozein.

Erabiltzaileen baimenak, bai erabiltzailearen alta-unean bertan bai plataforma digitalean egindako kontratazio edo eskaeretan jasotzen dira; halaber, baimen horiek edonoiz alda ditzake, bere eskubideak erabilita. Tratamenduaren oinarria CURENERGÍAren interes legitimoa ere izan daiteke, indarreko kontratua duten bezeroen kasuan, bere energia-hornidura eta horrekin lotutako berezko produktu eta zerbitzuak eskaintzeko, bezeroak leial bihurtzeko ekintzak egiteko (CURENERGÍAk parte hartzen duen kirol, kultur eta ongintzako ekintzak barne), kontratatutakoaren antzeko produktu edo zerbitzuak eskaintzeko profilak egiteko, eta hirugarren enpresei datu horiek jakinarazteko administrazio-kudeaketak egin ditzaten (bezeroak onartzeko, iruzurrari aurrea hartzeko, erreklamazioak egiteko eta zorrak kobratzeko).

Interes legitimo horren barruan, euskarri informazio sistemetarako sarbidearen segurtasuna eta kontrola kudeatzeko erabil daitezke erabiltzaileen datuak.

Kontratuaren kudeaketaren bat egiteko edo eskari zehatzen batentzako beharrezkoa bada erabiltzaileak titularra ez den beste pertsona baten datu pertsonalak ematea, erabiltzaileak aurrez eta berariaz jakinarazi beharko dio pertsona horri politika honetan zer esaten den, eta haren baimena eskuratu beharko du datuak erabiltzeko.

CURENERGÍAren plataforma digitaletan erabiltzailearen alta egiteko, erabiltzaileek adierazi behar dute adinez nagusiak direla, adingabeak ezin direlako plataforman sartu. Horrenbestez, alta ematen baduzu, adinez nagusia zarela adierazten eta bermatzen duzu. Nolanahi ere, CURENERGÍAk ez du adingabeen daturik tratatuko haien guraso edo tutoreen baimenik gabe.

Nori jakinaraziko dizkiegu zure datuak?

Kontratazioen kasuan, sarera sartzeko beharrezkoak diren datuak Enpresa Banatzaileari emango dizkiogu, eta haren ardurapeko fitxategi batean gordeko ditugu (Hornikuntza Puntuen Informazio Sistema). Unean-unean legeriak zehazten duen pertsonek eskuratu ahal izango dituzte fitxategi horiek.

Halaber, CURENERGÍAk zerbitzuak ematen dituzten hirugarrenekin lan egiten du, besteak beste salmenta-kate, administrazio-laguntza, telefono bidezko arreta-zerbitzu, banku, kobrantza-enpresa, marketineko eta publizitateko enpresa eta kontu-ikuskatzaileekin; kasu batzuetan, horiek datuak atzitu ahal izango dituzte, beharrezko bermeekin, datuen tratamenduen xedeetarako.

Bezeroak ez baditu zerbitzuak ordaintzen, CURENERGÍAk horren berri eman ahalko die ondare- eta kreditu-kaudimenari buruzko fitxategien arduradunei, araudi aplikagarriak ezarritakoari jarraikiz. Horrez gain, agintariei eta eskumena duten organismoei ere datuak laga ahalko dizkiete, dagozkien betebehar juridiko eta fiskalak betetzeko. Hornikuntza-kontratu honi buruzko datu guztiak Zerga Administrazioari emango zaizkio, 58/2003 Zerga-lege Orokorrean eta iruzur fiskala prebenitzeko neurriei buruzko 36/2006 Legean adierazten diren xedeetarako. Halaber, besteak beste kontsumitzaile kalteberen izaera arautzen duen 897/2017 Errege Dekretuak ezarritakoari jarraikiz, kontsumitzaile kalteberak babesteaz arduratzen diren erakundeei jakinarazi ahalko zaizkie bezeroaren datu pertsonalak, Dekretu horretan jasotako neurriak ezartze aldera. Horrez gain, beste edozein administraziori ere jakinaraziko zaizkio, legez zehazten diren xedeetarako.

Erabiltzailearen datu pertsonalak Europar Batasunetik kanpoko beste enpresa batzuei ere jakinarazi ahalko zaizkie, eta datuetara sartzeko baimena izango dute. Ondorio horietarako, jakinarazten dizugu CUERENEGÍAk une honetan call center zerbitzua beste hornitzaile batzuekin kontratatuta duela, eta horiek aldian-aldian Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetatik ematen dituzte zerbitzuak. Atzitze horiek nazioarteko datu-transferentziatzat jotzen dira, eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren TI-00114-2010 eta TI-00166-2009 agintariek babesten dituzte, hornitzaile horiek eskaini dituzten bermeak kontuan hartuta.

Datuak ematen dizkiguzunean, zer eskubide dituzu?

Zerbitzu jakin batzuetara sartzeko, beharrezkoa izango da plataforma digitalean erabiltzailearen erregistroa egitea. Izena emateko inprimakia betetzeko datuak borondatez emango dira; beraz, datuek benetakoak izan beharko dute, eta bat etorri beharko dute errealitatearekin. Erabiltzaileak konpromisoa hartuko du erabilera arretatsua egiteko eta bere erabiltzaile-izena eta pasahitza hirugarrenen eskura ez jartzeko. Halaber, hitzemango du albait arinen jakinaraziko diola CURENERGÍAri datu horiek lapurtzen badizkiote, galtzen baditu edo hirugarrenek horiek eskuratzeko bestelako arriskurik badago.

Erabiltzaileak zerbitzuak edo produktuak kontratatzeko ematen dituen datuak beharrezkoak dira kontratu-harremanari eusteko; datu horiek emango ez balitu, ezinezkoa litzateke harreman hori kudeatzea.

Erabiltzailea da jakinarazitako datuen egiazkotasunaren erantzule, eta datuok aldatzeko eskatu beharko du beharrezkoa den guztietan, kontratatutako zerbitzuak ondo emango direla eta komunikazioak gauza daitezkeela ziurtatzeko.

Erabiltzaileak eskubidea du datuak eskuratzeko, zuzentzeko edo, hala dagokionean, ezabatzeko, hasierako xedeetarako jada beharrezkoak ez direnean, esate baterako.

Erabiltzaileak eskatu ahal izango du datuen tratamenduaren mugapena, Datuen Babeserako Araudi Orokorraren 18. artikuluan ezarritako baldintzetan; kasu horietan, erreklamazioak gauzatzeko edo haiei erantzuteko baino ez dira erabiliko.

Erabiltzaileak edozein unetan kendu ahalko du emandako baimena, eta uko egin ahalko dio bere datuak xederen baterako erabiltzeari; horrek ez du inolako eraginik izango baimena kendu aurretik edo aurka egin aurretik datuek izandako erabileraren zilegitasunean. Kasu horretan, erreklamazioak gauzatzeko edo haiei erantzuteko baino ez dira gordeko datuak.

Erabiltzaileak CURENERGÍAra jo ahal izango du bere eskubide eta askatasunei edo interes legitimoei eragiten dien edozein erabaki aurkaratzeko, hori erabaki automatizatu batean oinarrituta badago, profilen osaera barne. Eskubide honek aukera ematen dio erabaki hori aurkaratzeko eta CURENERGÍAko kudeatzaileen erantzun zuzena jasotzeko.

Erabiltzaileak bere datu pertsonalen eramangarritasuna CURENERGÍAri eskatu ahalko diolarik, datu horien kopia elektronikoa lortuko du, hala erabiltzaileak emandako helbide elektronikora bidalita nola CURENERGÍAren webguneko dagokion atalaren barruan.

Eskubide horiek guztiak egikaritzeko, CURENERGÍA COMERCIALIZADOR DE ÚLTIMO RECURSO, SAUri idatzi beharko zaio (Bezeroen Bulegoa, 61343 posta-kutxa, 28080 Madrid). Harremanetarako beste bide hauek ere badaude: Bezeroaren Arretarako Telefonoa Araututako Tarifa Elektrizitatea 900 200 708, Bezeroaren Arretarako Telefonoa Araututako Tarifa Gasa 900 100 309, posta elektronikoa: protecciondatos.comercial@curenergia.es ; 'Nire Bezero Gunea' atalean www.curenergia.es, webgunearen barruan, eta edozein arreta-puntutan. Identifikazio-datuak, harremanetarako helbide edo posta elektronikoa, eskaera egiteko arrazoiak eta justifikazio-agiriak adierazi beharko dira; horretarako, nortasun-agiria aurkeztu beharko da.

Erabiltzaileak nahi zuen erantzuna edo emaitza lortzen ez badu, CURENERGÍAk jakinaraziko dio eskubidea izango duela Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazio bat jar dezakeela, C/ Jorge Juan nº6, 28001 Madril helbidean edo helbide elektroniko honetan:
http://www.agpd.es/portalwebAGPD/CanalDelCiudadano

Segurtasun-neurriak

Webgunearen edo aplikazioaren ERABILTZAILEak CURENERGÍAren produktuak edo zerbitzuak kontratatzeko erabiltzen duen plataforma digitalerako sarbidea ingurune seguruan egiten da. Gure Konpainiaren webgunean zaudela ziurtatzeko, egiaztatu egoeraren goiko lerroan CURENERGÍA hitza agertzen dela. Era berean, ingurune seguruan zaudela ziurta dezakezu, propietateetan agertzen den "url" helbidearen bitartez (saguaren eskuineko botoia sakatuta). "Url" helbide hori "https" hizkiekin hasten da, non "s" letrak edukiak zerbitzari seguru batetik datozela adierazten duen.

Estekak

CURENERGÍAren plataforma digitalek kasu batzuetan beste plataforma batzuetara edo hirugarrenen jabetzako edukietara joateko estekak ematen dituzte. Esteka horien bitartez, informazioa osatzeko aukera eman nahi zaio ERABILTZAILEari; ez dute bestelako helbururik. CURENERGÍA ez da inongo kasutan erantzule egingo esteka horietan sartzearen ondorioz ERABILTZAILEak paira ditzakeen ondorioengatik.

ERABILTZAILEak, eta oro har edozein pertsona fisikok edo juridikok, bere plataforma digitaletik CURENERGÍAren edozein plataforma digitalera esteka ezartzeko edozein gailu tekniko jarri nahi izanez gero, aldez aurretik CURENERGÍAren idatzizko baimena lortu beharko du. Esteka ezartzeak ez du esan nahi inongo kasutan CURENERGÍAren eta estekatu den plataformaren jabearen artean harremanik dagoenik, ezta CURENERGÍAk eduki edo zerbitzu horiek onartzen edo baimentzen dituenik ere.