2013. urteko araututako jardueren lurralde-gehigarriak fakturatuko dira Katalunia, Errioxa, Gaztela-Mantxa eta Valentziako Erkidegoa autonomia-erkidegoetan
Uztailaren 13ko 20/2012 ELDak, aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzkoak, ezarri zuen hornidura elektrikora bideratutako jarduerei edo instalazioei autonomia-erkidegoetako zergak ezartzen bazitzaizkien, horietara sartzeko bidesariei lurralde-gehigarri bat ezarriko zitzaiela, eta autonomia-erkidego horietako kontsumitzaileek ordaindu beharko zituztela.
2017/01/26an, ETU/35/2017 Ministro Agindua [PDF] (*) argitaratu zen, autonomia-erkidego batzuei dagokien lurralde-gehigarriekin. Ministro-agindu hori betetzeko, 2013ko araututako jardueren zerga autonomikoak fakturatuko zaizkie bezeroei autonomia-erkidegoetara sartzeko bidesarietan, Katalunia, Errioxa, Gaztela-Mantxa eta Valentziako Erkidegoa autonomia-erkidegoetan.
Deskribatutako egoera 2013. urtekoa da, zehazki; izan ere, ondoren aldatu egin zen Sektore Elektrikoaren 24/2013 Legearen bitartez.
(*) Gaztelerazko bertsioa.
Hornidura-puntua adierazitako autonomia-erkidegoetan duten bezeroei, baldin eta elektrizitatearen hornidura-kontratua indarrean bazuten 2013. urtean.
- Horniduraren merkaturatzailea edozein zela ere.
- Kontratatuta zuen tentsio-maila edo -tarifa edozein zela ere.
Baliteke 2013an zehar kontratua beste merkaturatzaile batek merkaturatu izana. Kasu horretan, 2013ko lurralde-gehigarria oraingo merkaturatzaileak fakturatuko du.
Hau ez zaie aplikatuko 2013ko abenduaren 31 eta gero titulartasun aldaketa bat izan duten edo baja eman duten hornidura-puntuei.
Fakturatu beharreko zenbatekoa zein den jakiteko, 2013. urtean sortutako fakturetako bidesariaren zenbatekoaren eta bidesari horien zenbateko berriaren (lurralde-gehigarri hau sartuta) arteko aldea kalkulatu behar da. Desberdina da autonomia-erkidego bakoitzarentzat.
Hornidura-puntuko elektrizitatearen enpresa banatzaileak kalkulatzen ditu zenbateko horiek, eta merkaturatzaileari bidaltzen dizkio (bidesarien fakturan). Amaitzeko, merkaturatzaileak bezeroari fakturatzen dio zenbateko hori.
Fakturazioa 2017ko uztailaren 27tik aurrera hasiko da (ETU/35/2017 Ministro Agindua [PDF] (*) indarrean sartu eta 6 hilabete igarotzen direnean), eta honela ikusiko duzu:
- Zergak sartu gabe, kontsumitzaile bakoitzarentzat 2 ¤-tik beherakoak diren zenbatekoak faktura bakarrean fakturatuko dira.
- Fakturatu beharreko zenbatekoa 2 ¤-tik gorakoa balitz, 6 edo 12 kuotatan fakturatuko da bi hilabeteko edo hilabeteko faktura jasotzen duten bezeroentzat, hurrenez hurren.
Kontzeptu hau agertzen den faktura bakoitzean, fakturaren behealdean adieraziko da beharrezko eta derrigorrezko informazio guztia, informazio gehigarriaren atalean.
Beti bezala, behar izanez gero, ordainketa-plan bat jarriko dugu zure eskura, faktura horien ordainketa zatikatu ahal izan dezazun. Plan horrek ez du inolako kostu gehigarririk izango. Interesa baduzu, eska ezazu gure arreta-kanaletako edozeinetan.
(*) Gaztelerazko bertsioa.