Aldaketak ulertzen ladunguko dizugu

Arau-esparru berriak gas naturalaren garraio-bidesariak, tokiko sareetakoak eta birgasifikatzekoa aldatzen ditu, baita gas-sistemako karguak ere. Hala ere, ez duzu ezertaz arduratu behar, aldaketa modu automatikoki egingo da eta.

Zer dira gas-sistemako bidesari eta karguak? Nola daude araututa?

Lehiaren Merkatuen Batzorde Nazionalak (MLBN) gas-instalazioetara sartzeko oinarrizko zerbitzuen bidesariak ezartzen ditu, gas natural likidotuaren garraio-, banaketa- eta instalazio-sareen erabilerarekin lotutako ordainsaria estaltzeko. Bidesari horiek kalkulatzeko metodologia MLBNren 6/2020 Zirkularrean ezartzen da.

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka demografikorako Ministerioak (MITERD) gas-sistemako karguak ezartzen ditu. Horiek sistemaren kostuak ordaintzeko erabiltzen diren instalazioen erabiltzaileen berariazko ordainketak dira, zuzenean lotuta instalazioen erabilerarekin ez daudenean. Kargu horiek kalkulatzeko metodologia 1184/2020 Errege Dekretuan ezartzen da.

Nola aldatuko dira bidesariak eta karguak 2021eko urriaren 1etik aurrera?

Urtean behin, MLBNk gas-bidesariak berrikusten ditu, bidesariaren tarifa bakoitzean termino finkoaren eta termino aldakorraren zenbatekoa aldatuz. Urte honetan, zenbatekoaren kalkulua berrikusteaz gain, urriaren 1etik aurrera, hau aldatuko da:

  • Bidesarien egitura eta zenbatekoa (tarifa-multzoak).
  • Gas-sistemako karguen zenbatekoa eta fakturan duten banakapena.

Nola eragiten diote aldaketa hauek gasaren Azken Baliabideko Tarifari (ABT)?

Gasaren Azken Baliabideko Tarifa (ABT) tarifa arautua da, zeinari urteko 50.000 kWh-tik beherako kontsumoa duten hornidurak hel baitiezaiokete, eta hiru hilean behin aldatzen jarraitzen duena. Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioak (MITERD) du eguneratzeko ardura. ABTk beti ditu barne hartuta bidesari eta karguak. Beraz, urriaren 1etik aurrera, berau eguneratzeko, MITERDek dagozkion balio eguneratuak erabiliko ditu.

Galderaren bat al duzu?

Gure bezeroek dituzten zalantza ohikoenak erakutsiko dizkizugu.

2021eko urriaren 1era arte, hornidura konektatuta dagoen presio-mailaren (presio handia edo txikia) eta aurreko urtean egindako kontsumoaren arabera esleitzen da tarifa. ABT tarifa izateko eskubidea duten kontsumitzaileei dagokienean (urteko 50.000 kWh-tik beherako presio txikiko hornidurak) hauek dira:
Tarifak Kontsumoa
3.1 Urtean 5.000 kWh baino gutxiago
Oro har, kontsumo txikiko etxebizitzak dira, non ez dagoen gas naturalaren berokuntzarik, baina bai ur beroa eta/edo sukaldea, edo gas naturalaren berokuntza izanda gutxi erabiltzen duten etxebizitzak.
3.2 5.000 eta 50.000 kWh artean/urte
Tarifa horretan daude gas naturalaren berokuntza duten etxe gehienak.
Tarifak Kontsumoa
3.1 Urtean 5.000 kWh baino gutxiago Oro har, kontsumo txikiko etxebizitzak dira, non ez dagoen gas naturalaren berokuntzarik, baina bai ur beroa eta/edo sukaldea, edo gas naturalaren berokuntza izanda gutxi erabiltzen duten etxebizitzak.
3.2 5.000 eta 50.000 kWh artean/urte Tarifa horretan daude gas naturalaren berokuntza duten etxe gehienak.
2021eko urriaren 1etik aurrera, bidesariak aurreko urtean kontsumitutako gas-bolumenaren araberakoak izango dira soilik. ABT izateko eskubidea duten kontsumitzaileentzat hauek izango dira bidesari-tarifak:
Tarifak Urteko kontsumoa
RL.1 Urtean 5.000 kWh edo gutxiago
RL.2 5.000 kWh/urte baino gehiago eta 15.000 kWh/urte baino gutxiago
RL.3 15.000 kWh/urte baino gehiago eta 50.000 kWh/urte baino gutxiago
Laburbilduz, tarifa gehiago sortzen dira, eta horri esker, prezioa hobeto egokituko zaio bezeroaren kontsumoari, eta tarifak aurreko urteko kontsumoaren araberakoak izango dira soilik (jada ez dira egongo presio mailaren araberakoak).

Enpresa banatzaileak esleituko du zure bidesari-tarifa berria, 2020ko uztailaren 1etik 2021eko ekainaren 30era bitartean izandako kontsumoa kontuan hartuz. Hornidura berria bada, kontsumo estimatuaren arabera ezarriko da.

Urriaren 1etik aurrera, enpresa banatzaileak esleitutako tarifaren berri fakturan emango dizugu. Informazio hau Nire Bezero Gunean edo Curenergiaren aplikazioan ere izango duzu.

Bidesariaren tarifa urtean behin berrikusten jarraituko du enpresa banatzaileak, baina urriaren 1etik aurrera gas-urtearen arabera berrikusiko da, hau da, urriaren 1etik irailaren 30era.

Enpresa banatzaileak aurreko urtean egindako kontsumoa egiaztatuko du, eta balio horren arabera esleituko du tarifa egokia.

Araututako kostuak, hots, bidesariak, sistemaren karguak eta beste kontzeptu batzuk, Gasaren Azken Baliabideko Tarifaren (ABT) Termino Finkoaren eta Termino Aldakorraren barnean sartzen dira.

Berrikuntza hauxe da: urriaren 1etik aurrera, derrigorra izango da faktura guztietan sistemaren karguak adieraztea, modu bereizian. Beraz, fakturan beste lerro bat ikusiko duzu. Ez kezkatu, ez da kontzeptu berri bat eta dagoeneko prezioan sartuta zegoen, baina orain bereizita erakutsiko dizugu.

Aldaketa horiek guztiak automatikoki egingo dira, beraz, ez duzu ezertaz arduratu beharrik.

Laburbilduz, hauek dira aldaketa nagusiak:

  • Gas-tarifa berri bat esleituko zaizu. Tarifa gehiago daudenez, prezioak zure kontsumora egokituagoak egongo dira.
  • Fakturan lerro berri bat ikusiko duzu, sistemako karguei dagokiena. Ez da kontzeptu berri bat, eta dagoeneko prezioan sartuta zegoen, baina orain bereizita fakturatuko da.