Fakturazio elektronikoaren baldintza orokorrak

Baldintza Orokor hauek Bilbon, Euskadi Plaza 5ean helbidea duen Curenergia eta Nire Bezero Gunea (NBG) bezeroen arteko kontratuzko harremana arautzen dute, Curenergia NBGko Fakturazio Elektronikoan izena eman badute. Erabiltzaileak fakturazio elektroniko zerbitzu honetan izena emateko urrats guztiak betetzeak berekin dakar berariz, guztiz eta salbuespenik Gabe Curenergia NBGko Fakturazio Elektroniko zerbitzuan izena emateko Baldintza Orokor hauetara guztietara atxikitzea .Curenergia www.curenergia.es web gunean argitaratuko ditu.

LEHENA. XEDEA

Baldintza Orokor hauen xedea da Curenergia NBGko Fakturazio Elektrikoa eskaintzea da, Curenergia NBGko erabiltzaile diren bezeroen alde. Zerbitzu honetan izena emateak berekin ekarriko du izen-ematea indarrean sartzen den egunetik, bezeroak bere faktura postontzian paper euskarrian jasotzeari utziko diola, honako xedapenetan ezartzen den moduan.

BIGARRENA. ZERBITZUAREN EZAUGARRIAK

2.1. Curenergia NBGko Fakturazio Elektriko zerbitzuan izena ematea borondatezkoa eta doakoa izango da bezeroarentzako. Bezeroak, edozein unetan, eskaeran atzera egin eta paper euskarriko ohiko fakturazio-erregimenera itzultzeko modua izango du, Curenergia NBGren bidez jakinarazita.

2.2. Curenergia emandako zerbitzu ezberdinengatik jaulkitako fakturak NBGn kargatuko dira www.curenergia.es web gunean, formatu optikoan (PDF). Hortaz, bezeroak Internet bidez bistaratu ahal izango ditu, faktura horiek paper euskarrian etxera bidaltzekotan izango luketen formatu berdinean.

2.3. Zerbitzu honetan izena ematen duten bezeroek etxean ohiko faktura inprimatua jasotzeari utziko diote, baina beti ere haren kopia eskatzeko modua izango dute, paper euskarrian, bai NBGren bitartez, baita www.curenergia.es web gunean ere, edo Curenergia bezeroen eskura jartzen dituen kanalen bitartez (Bezeroaren Telefonoa, 900 225 235). Kopia hori posta arrunt bidez igorriko zaie.

2.4. Zerbitzu honek, pantailan faktura eta detailea pantailan ikusteaz gainera, erabiltzailearen ordenagailu pertsonalera deskargatzeko modua ere ematen du. Modu horretan lortutako faktura elektronikoak sinadura elektroniko baten erabilera du oinarri; horrek jatorriaren benetakotasuna eta edukiaren osotasuna bermatzeko modua ematen du, HAC/962/2007 AGINDUAN ezartzen diren terminoetan (2007ko apirilaren 14ko EAO). Zentzu honetan gogorarazi nahi dizugu, aipatu Aginduaren lehen xedapen gehigarrian ezartzen dela “Egiaztapen administratiboak egitea errazteko, Agindu honetan arautzen diren dokumentuei dagokienez, zerga-arautik eratortzen diren epean gorde beharko direla datuak euskarri informatikoan, sortzerakoan erabilitakoak ez diren beste sistema informatikoren batean irakurri eta tratatuak izateko moduan”.Curenergia 2CA(x.509.v3) klaseko egiaztagiri elektronikoa lortu du, FNMT-k jaulkia Estatuko Zerga Agentziaren bitartez, bere fakturetan sinadura elektroniko aurreratua txertatzeko modua ematen diona.”

Agentziaren bitartez, bere fakturetan sinadura elektroniko aurreratua txertatzeko modua ematen diona.

2.5. Curenergia NBGko Fakturazio Elektroniko zerbitzua izena eman duten bezeroei kontratatu dituzten zerbitzu ezberdinetako fakturak Curenergia NBGn www.curenergia.es helbidean kontsultatuak izateko eskura direla jakinaraziko dien posta elektroniko bidez mezuak bidaltzeko sistema baten bitartez ezarriko da.

2.6. Edonola ere, zerbitzuaren erabiltzailearen ardura izango da Curenergia jakinarazpenak jaso nahi dituen posta elektroniko helbidearen edozein aldaketa jakinaraztea. Erabiltzaileak abisu hau jasoko ez balu, bai Curenergia emandako posta elektroniko helbidearen erroreagatik, baita beste edozein arrazoi dela medio, horrek ez du berekin ekarriko Curenergia NBGren Fakturazio Elektroniko zerbitzua emateari uztea, behin erabiltzaileak izena eman badu eta gero eskaera horretan atzera egin ez badu.

HIRUGARRENA.- ZERBITZUAN IZENA EMATEA

3.1. Zerbitzu honetako alta Curenergia NBGren bitartez egingo da (www.curenergia.es); bertan, behin erabiltzailea kautotuta, bere klabe eta pasahitz pertsonal eta sekretuaz, Fakturazio Elektroniko zerbitzua kontratatu ahal izango da, Baldintza Orokor hauen arabera.

3.2. Erabiltzailea zenbait kontraturen titularra denean edo Curenergia emandako zerbitzu ezberdinak kokntratatuta dituenean, faktura ezberdinak sortzen dituztenak, Fakturazio Elektroniko zerbitzuaren alta Bezeroak IFK berdin batean diren NBGn hautatutako kontratu-multzoari aplikatuko zaio. Alta honek bezeroari paper euskarrian jaulki eta bidaltzen zaion fakturaren parteari bakarrik eragingo dio.

LAUGARRENA.- INDARREAN SARTZEA

4.1. Erabiltzaileak Curenergia NBGko Fakturazio Elektroniko zerbitzuan izena emateko baimena ematen duela ulertuko da web gune honetako behar bezala osatutako galdetegiarekin batera bere onespena bidaltzen duen unetik bertatik. Une horretatik, erabiltzaileak onetsi egiten du, eta osotasunean atxiki, testu honetan ezartzen diren Baldintza Orokor guztiei.

BOSGARRENA.- CURENERGIA KONPROMISOAK

5.1.Curenergia konpromiso hauek hartzen ditu Curenergia NBGko Fakturazio Elektroniko zerbitzuan izena ematen duen bezeroarekiko ezartzen duen harremanean.

5.1.a). Curenergia NBGren bitartez, zerbitzuan izena eman duten erabiltzaileek emandako helbideetara posta elektronikoak bidaltzen sistema bat abian jarriko du.

Zerbitzu honetako erabiltzaileek jasoko duten mezuak, bere faktura, dagozkion xehetasunekin,Curenergia NBGn eskura direla jakinaraziko die www.curenergia.es helbidean, bistaratua izateko eta, hala badagokio, etxean inprimatu ahal izateko.

5.1.b). Sistema informatikoek bidalitako posta elektronikoren bat ez dela behar bezala jaso antzemango balute, posta hori berriro bidaliko litzaioke. Edonola ere, Curenergia NBGko Fakturazio Elektronikoan kontsulta egiteko aukera, www.curenergia.es web gunearen bitartez, ez dago jakinarazpen-mezua bidali eta jasotzeari lotuta; honek informatzeko izaera bakarrik izango du, eta bezeroaren ardura izango da bere posta elektroniko helbidea behar bezala eguneratzea.

5.2. Curenergia kontsulta honen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen du, izan ere:

5.2.a). Posta elektroniko bidezko jakinarazpen-mezuak ez du batere informaziorik ekarriko fakturaren inguruan, jaulkipen-egunaz eta kontratua identifikatzen duen erreferentzia-kontratuaz beste.

5.2.b). Bezeroak Curenergia NBGn kontsultara sartzean,www.curenergia.es web gunean, kautotzea eskatuko zaio, bere erabiltzaile-klabea eta pasahitza baliozkotuz, bezero bakoitzarentzako bakarrak izango baitira, eta erabiltzaileei konfidentzialtasunez jakinaraziak.

5.2.c). Gainera, bezeroak une oro bere sarbide-klabeak aldatzeko aukera izango du, Curenergia NBGk eskaintzen duen funtzionaltasunaren bitartez.

SEIGARRENA.- BEZEROAREN KONPROMISOAK

6.1. Bezeroak honako konpromiso hauek hartzen ditu Curenergia NBGko Fakturazio Elektroniko zerbitzuan izena ematean:

6.1.a). Galdetegiak eta horien eremuak behar bezala, egiaz eta zehatz betetzea, Curenergia www.curenergia.es NBGk hartara ezartzen dituen jarraibideen arabera.

6.1.b).Curenergia www.curenergia.es NBGk ezartzen dituen prozeduren bitartez behar bezala jakinaraztea jakinarazpenetarako posta elektroniko helbidean edo helbideetan eman daitezkeen aldaketak.

6.1.c). Galdetegiko eremu guztiak betetzea, aurkakorik ezarri ezean. Kontrako kasuan, Curenergia ez du bermatuko Curenergia NBGren bitartez eskaintzen dituen zerbitzu guztiak ematea bermatuko, bereziki posta elektroniko helbidera jakinarazpenak bidaltzeko konpromisoa, hura behar bezala eman ez bada.

ZAZPIGARRENA.- ERANTZUKIZUNAK

7.1. Bezeroak bermatzen du eta erantzule izango da, edonola ere, Curenergia NBGren eskaera-galdetegien bitartez emandako Datu Pertsonalen egiazkotasuna, zehaztasuna, jadanekotasuna eta benetakotasunaren aurrean.

ZORTZIGARRENA.- DATUEN BABESA

8.1. Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako Lege Organikoak (LO 15/1999) ezartzen duenaren arabera, bezeroari jakinarazten zaio eta onetsi egiten du zerbitzu honen kontrataziotik eratorriako izaera pertsonaleko datuen tratamendua, Pribatutasun Politika atalean ezarritako baldintzen arabera.