Aldaketak ulertzen ladunguko dizugu

Ekainaren 1ean indarrean jarri zen energia telektrikoaren tarifak aldatzen dituen araudi berria

Curenergía-ren bezero zarenez, orain energia kontsumitzeko 3 ordu-tarte dituzu: punta, laua eta harana.

Aldaketak ulertzen ladunguko dizugu

Aldaketak ulertzen ladunguko dizugu

Ekainaren 1ean indarrean jarri zen energia telektrikoaren tarifak aldatzen dituen araudi berria

Curenergía-ren bezero zarenez, orain energia kontsumitzeko 3 ordu-tarte dituzu: punta, laua eta harana.

Aldaketa nagusiak

Araudi berriak dakarren aldaketa nagusienetako bat da Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioa (KTBP) duten bezero guztiak 2.0TD tarifa berean sartzea, alde batera utzita ordu-diskriminazioa dagoen ala ez.
Gainera, ordu-tarte berriak egongo dira energia eta potentziarako.

2.0TD tarifetarako ordu banaketa berria

2.0TD tarifarako ordu-tarteak asteko egunaren, orduaren eta eremu geografikoaren arabera ezarriko dira, eta egutegi bana izango dute potentziak (Punta eta Harana) eta energiak (Punta, Laua eta Harana). Puntako potentziaren ordu-tarteak energiaren Punta eta Laua ordu-tarteak hartzen ditu eta Harana, berriz, bat dator bi terminoetan. Penintsulan* hauxe da egutegia:

peajes

Gainera, asteburu eta jaiegun nazionaletako 24 orduak izango dira Harana ordu-tarte bai potentziarako hala energiarako.

2.0TD tarifa berria

2.0 tarifa zuten bezero guztiek (A, DHA edo DHS modalitateetan) bidesari-egitura bera izango dute, 2.0TD izenekoa, eta ezaugarri hauek ditu:

  • 2 potentzia tarte eta horri esker, ordu-tarte bakoitzerako potentzia desberdina kontratatzeko aukera. Ekainaren 1ean orain kontratatuta duzun potentzia mantendu egingo da bi ordu-tarteetan. Hala ere, aukera duzu zure beharretara egokitzen den potentzia kontratatzeko nahi duzun ordu-tartean.
  • Energiarako 3 ordu-tarte lehen azaldutako egutegiaren arabera.

Aldaketa hauen ondorioz, potentzia-terminoa (finkoa) murriztu egingo da eta energia-terminoak (aldakorra), aldiz, gora egingo du. Azkenerako, gutxi gorabehera, ohiko fakturaren antzerakoa izango da fakturazio berria. Hala ere, Kontsumitzaile Txikientzako Borondatezko Prezioa (KTBP) duten bezeroek ez dute ezertaz kezkatu behar. Izan ere, aldaketa automatikoki egingo da eta orain arte bezala fakturatuko zaie.

Seinale horien bidez, energia-kontsumo arduratsua sustatu nahi da; izan ere, fakturan kontrol handiagoa egongo da, termino aldakorrean eragin ahal izango baita, bai etxetresna elektriko eraginkorragoak erabiliz, bai eguneroko energia-kontsumoa murrizten duten ohiturak indartuz. Gainera, sortzen ari diren teknologiak integratzea onartzen du, hala nola, mugikortasun elektrikoa eta autokontsumoa.

Galderaren bat duzu?

Hemen aurkituko dituzu zalantza ohikoenetako batzuk, baita dagozkien erantzunak ere.

Araudi berria 3/2020 Zirkularra da, urtarrilaren 15ekoa, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalarena; eta 148/2021 Errege Dekretua, martxoaren 9koa, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioarena.

3/2020 Zirkularrak tarifa multzoen eta fakturazio terminoen egitura berri bat ezartzen ditu, baita elektrizitatearen garraio- eta banaketa-bidesari berri horien prezioak urtero kalkulatzeko metodologia ere.

148/2021 Errege Dekretuak sistema elektrikoko karguen prezioak ezartzen ditu, baita kapazitateagatiko ordainketen prezioak ere, tarifa multzo bakoitzeko.

Sareak kontsumo eta kostu gutxieneko orduetan erabiltzeko ohitura sustatzea da helburua, horrela kontsumitzaileek aukera izango baitute energia modu efizienteagoan erabiltzeko, sistemaren efizientzia eta ekonomiaren elektrifikazioa hobetzen lagunduz.

Aldaketak 2021eko ekainaren 1etik aurrera aplikatuko dira.

Ez, ez duzu ezertaz kezkatu behar. Gu arduratuko gara guztiaz, aldaketa horrek ahalik eta gutxien eragin diezazun.

Ez, zure potentziak ez dira aldatuko. Potentzia bera kontratatua izaten jarraituko duzu eta bi aldietan aplikatuko da, baina potentzia nahi duzun aldian aldatu ahal izango duzu, zure beharretara egokitzeko.

Kontratatu beharreko potentzia optimoa bezero bakoitzaren kontsumo-ohituren araberakoa izango da.

Bai, zure prezioak aldatu egingo dira, aipatu araudia indarrean jartzen denetik aurrera. Arestian aipatutako aldaketez gain, Ministerioak eta BMBNak araututako kontzeptu ekonomikoak aldatu dira. Erregulatutako kontzeptuen aldaketa horrek Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioari (KTBP) eragingo dio, baina ez duzu ezertaz arduratu behar, orain arte bezala fakturatzen jarraituko baita, eta ohiko fakturazioaren oso antzekoa izango baita.

Bai, aldi bakoitzean nahi diren potentziak kontratatu ahal izango dira, baldin eta batek ere ez badu 10 kW baino gehiagoko potentzia, Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioaren (KTBP) eskubidea ez galtzeko.

Ez. Kontratatutako potentzia bera automatikoki eramaten denez, ez da aldaketarik sumatuko etxean.

Aukera oso erabilgarria da, ibilgailu elektrikoa edo potentzia handiko beste etxetresna elektriko bat baduzu, adibidez, ur-berogailu bat edo berokuntza elektrikoa. Energia gehiago kontsumitu ahal izango da gauez, prezioa txikiagoa denean, potentzia handiagoa kontratatuz, eta gainerako orduetan potentzia txikiago bat izanez.

Bai, zure prezioak aldatu egingo dira, aipatu araudia indarrean jartzen denetik aurrera. Arestian aipatutako aldaketez gain, Ministerioak eta BMBNak araututako kontzeptu ekonomikoak aldatu dira. Erregulatutako kontzeptuen aldaketa horrek Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioari (KTBP) eragingo dio, baina ez duzu ezertaz arduratu behar, orain arte bezala fakturatzen jarraituko baita, eta ohiko fakturazioaren oso antzekoa izango baita.

Bai, 3 energia-aldi izango dira, eta, horiekin, kontsumitzen duzunean aurreztu ahal izango duzu.

Ez. Ordutegi berriak ez dira denboraldien arabera bereizten, asteko egunen eta orduen arabera bakarrik bereizten dira.

Bidesarien egitura berriak prezio txikiagoak ditu eguneko ordu jakin batzuetan (Haranako aldia). Zure kontsumo-ohiturak ordutegi berri horietara egokitzen badira, fakturan aurreztea lor dezakezu.

Ekainean bi faktura jasoko dituzu gutun-azal berean (edo mezu elektroniko bidez, Faktura Elektronikoa izanez gero). Fakturetako bat ekainaren 1aren aurretiko egunei dagokiena izango da; bestea, aldiz, ekainaren 1aren ondorengo egunei dagokiena. Eragozpenik ez sortzeko, bi fakturak bankuan kargu bakarrean egin zaizkizun erabaki dugu.

Oro har, kontzeptuak berdinak izango dira, baina kontzeptu berriak agertuko dira, bi potentzia-termino eta 3 energia-termino izatean. Gainera, fakturan ageri diren kontzeptu arautuak bitan bereizi dira, batzuk BMBNak arautuak eta beste batzuk Ministerioak araututa. Biek agertu beharko dute fakturan, bai potentzian bai haranako aldian.

Bai. Araudi horrek ez die fakturei eragiten, eta horregatik faktura orain arteko maiztasun berarekin jasotzen jarraituko duzu.

Prezioen aldaketa sarbide-tarifaren eta bezero bakoitzaren kontsumo-ohituren araberakoa izango da. Lerro orokorretan egiazta ahal izango duzu potentzia-fakturazioa (termino finkoa) jaitsi egingo dela eta energia-fakturazioa (termino aldakorra) igo egingo dela, eta ohiko fakturazioaren oso antzekoa geratuz.